Dena aldatuko da: badator LABORAL Kutxaren Banka Mugikorraren eraldaketa
2016-06-01
Dena aldatuko da: badator LABORAL Kutxaren Banka Mugikorraren eraldaketa
Iragarri dugu behin baino gehiagotan Twitter eta Facebookeko kanaletan. Beste behin ere, aurrea hartu die LABORAL Kutxak etorkizunari eta gainerako bankuei, eta Online Banka eta Banka Mugikor erabat berriak sortzeko prozesua abian jarri du.
1997an sortu genuen, egun “Online Banka” deritzogun horren gure lehenbiziko bertsioa. Egia esan, ez zuen egungo CLnet-en antz handirik. Sistema erosoa eta fidagarria da CLnet; era guztietako eragiketak egiteko aukera ematen du, eta, orain, gainera, zure bulegoko espezialistarekin bideokonferentziaz jarduteko aukera ere ematen dizu. Duela aste batzuk hasi zen zerbitzu hori ematen. Baina hemendik aurrera izango denaren are antz txikiagoa du.
Online Bankaren eta Mugikorraren erabiltzaileen artean egin ditugun azterketek pozik zaudetela dioten arren, askotan eman dizkiguzue hobekuntzak egiteko gomendioak eta horixe egin dugu bidean datorren eraldaketa honekin. Bertsio berriak zuen iruzkinak hartu ditu kontutan eta berrikuntza ugari ekarriko ditu.
Izan ere, eraberritu egingo ditugu LABORAL Kutxaren Online Banka eta Mugikorra.
Bi helburu ditu aldaketak. Lehenbizikoa, telefono mugikor adimendunetara guztiz egokituta egotea Banka Mugikorra, eta Online Bankaren funtzionalitate berak izatea (finantza-eragiketak, kontsultak, gastuaren kontrola, txartelen mugimenduak, etab.). Bigarrena, berriz, diseinu askoz intuitiboagoa edukitzea Online Bankak, eta praktikoagoa izatea. Erabilerrazagoa izango da, beraz, eta gauza gehiagotarako erabiltzeko aukera izango duzu. Hobetu egingo ditugu bistaratze-aukerak, gastua hobeto kontrola dezazun eta errazago ikuska ditzazun zure banku-eragiketa guztiak. Eta funtzionalitate gehiago jarriko ditugu.
Mailakakoa izango da aldaketa
Pixkanaka pixkanaka nabarituko dituzu lehen aldaketak, bai zure gailu mugikorretan bai ordenagailurako bertsioan. Eta prozesu osoa bukatzen denean CLnet-en bertsio erabat berritua izango duzu erabilgarri.Horrenbestez, aldaketa guztiak eginda daudenean, mugikorretarako aplikazioak Online Bankaren aukera berdin-berdinak emango dizkizu eta ordenagailuan egin ditzakezun eragiketa guztiak eskuko telefonoarekin ere egin ahal izango dituzu.
Zer egin behar duzun aldaketetara egokitzeko?
Banka Mugikorrean aldaketa horiez baliatzeko, aplikazio berrira aldatu behar duzu. Bi bertsio ditu, iOS sistema operatiboa duten gailuetarako bat (iTunes Storen eskura daiteke) eta Android dutenetarako bestea (Google Playen eskuragarri). Seguru aski, automatikoki egingo ditu egokitzapen horiek zure telefonoak, edo azken bertsioa instalatzeko iradokiko dizu.Zure iritzia jaso nahi dugu
Online Bankaren edo aplikazio mugikorraren funtzionalitate berriak erabiltzen hasten bazara eta zerbait adierazi nahi badiguzu horiei buruz, gustura asko entzungo zaitugu.Zerbait hobetu beharra dagoela? Arazoren bat eragiten dutela aldaketek? Azaldu guri horren guztiaren berri, blog honetan bertan edo gure sare sozialen bidez.
Zein da zure erreakzioa?