
DispON kredituak CLNet mugikorrean
2012-12-05
DispON kredituak CLNet mugikorrean
DispON kredituak kontsumorako mailegu pertsonalak dira, berehala eta izapiderik gabe Euskadiko Kutxako 400.000 bezerok baino gehiagok lor ditzaketenak. Orain arte, kutxazainen, sukurtsalen, Telebankaren eta ordenagailu batetik CLNeten bitartez eskuratu ahal zenuen kreditu hori. Hemendik aurrera, CLNeten mugikorrerako bertsiotik (www.cajalaboral.com/mobi) ere eskuratu ahal izango duzu.
DispON kreditu bat baduzu aurrez esleituta eta ustekabean ordainketaren bat egiteko dirua behar baduzu, interneterako konexioa duen edozein mugikorretik eskuratu ahal izango duzu. Automatikoki jasoko duzu kontrataturiko zenbatekoa zure kontu korrontean, nahi duzun moduan erabil dezazun.
Nola eskuratu DispON kreditua mugikorrerako webetik
Interneterako konexioa duen mugikor batetik DispON mailegua kontratatu nahi baduzu, sartu gure banka elektronikoaren web-bertsioan (aukera hori mugikorrerako aplikazioetan abiarazteko lanean dihardugu, baina momentuz www.cajalaboral.com/mobi helbidetik soilik sar daiteke).- “Eragiketak” botoia sakatu ostean, sistemak sartzeko datuak eskatuko dizkizu. Horiek CLNeten erabiltzen dituzun berak dira.
- “Dispon” botoian klik egin ostean, eskuragarri duzun zenbatekoa eta interes-tasa ikusiko dituzu. Lehen urratsa nahi duzun zenbatekoa adieraztea eta onartzea da.
- Hurrengo urratsean, epealdiaren arabera (1etik 5 urtera), ordaindu beharreko hileko kuotak ikusiko dituzu.
- Nahi duzun aukeran klik egin ostean, mailegua zer kontutan helbideratu nahi duzun hautatu ahal izango duzu, baita zer posta elektronikoko helbidetan jaso nahi duzun kontratua ere.
- Azkenik, eragiketaren laburpena ikusiko duzu eta zure sinadura-txarteletik adierazten zaizun posizioko sinadura sartu beharko duzu.
Zein da zure erreakzioa?