Donut bat (izan) nahi duzu?
2018-05-22
Donut bat (izan) nahi duzu?
Kate Raworth, Oxford Unibertsitateko irakasleak, eredu ekonomiko berrirako kontzeptu berria asmatu du: “donutaren ekonomia”. Ez zaizu izen iradokitzailea iruditzen?
Zer da donutaren ekonomia?
Donutaren ekonomia eredu iraunkorra da, ekonomiarako orain arte funtsezkotzat jotzen ez ziren faktoreak kontuan hartzen dituena: ingurumena, oinarrizko eskubideak, hezkuntzaren hobekuntza, e.a. Gainera, zirkularra da; hau da, gaur egun, gure eredu ekonomikoetan BPGdak eta burtsa-merkatuak agintzen dute, eta eredu hau hazkunde mugagabearen hegemoniarekin amaitzen ahaleginduko da. Donutaren ekonomiaren eskema
Raworth-ek asmatutako eskemaren barnean, herrialdearen ongizaterako oinarrizkoak diren elementuak aurkitzen dira donutaren zuloan:
Edateko ura izatea, gutxieneko diru-sarrerak izatea, hezkuntzarako eskubidea, egokitzeko gaitasuna, ahotsa (boto-aukera), lana edukitzeko eskubidea, energia, ekitate soziala, genero-berdintasuna, osasuna eta elikagaiak eskuratzeko aukera. Oinarrizko elementu horiek guztiak bete beharko lirateke herrialde ezberdinetan.
Donutaren kanpoaldean, berriz, iraunkortasunarekin zerikusia duten bestelako faktoreak hartzen dira kontuan:
Biodibertsitatearen galera, ozeanoen azidotzea, airearen kutsadura, ur gozoaren erabilera, aldaketa klimatikoa, lurraren erabileraren aldaketa, aerosol-karga atmosferan, nitrogeno eta fosforo zikloak eta ozonoaren murriztea.
Nola aldatu donutaren ekonomiara
- Garbi izatea dena ez direla irabazi ekonomikoak
- Birbanaketa eta birsortzea lehenestea
- Produktuen kontrola galtzeko beldurra kentzea
Autorearen iritziz, haren ereduak konplexutasunaren ekonomia, ekonomia ekologikoa, feminista, instituzionala edo portaerarena batzen ditu, eta “Economía Rosquilla” izeneko liburuan laburbildu du (Paidós argitaletxea).
Donut bat nahi duzu?
Zein da zure erreakzioa?