Ekintzaileak finantzaketan ezinbestekoak dituen zazpi lerro

Ekintzaileak finantzaketan ezinbestekoak dituen zazpi lerro

2 min.

Ekintzaileak finantzaketan ezinbestekoak dituen zazpi lerro

Ekintzailea bazara eta finantzaketa behar baduzu, herri administrazioek eskaintzen dituzten laguntza nagusiak azalduko dizkizugu. Laguntza horiei esker, banku-erakundeek eskaintzen ditugun kreditu-lerroen bitartez lortutako kapitala osatu ahal izango duzu. Hona hemen aipatu lerroak:

1.- Enisa: malgutasuna eskaintzen duen kreditua

- Aurrekontu-zuzkidura: 98,3 milioi euro

- Norentzat da:

  • Ekintzaile gazteak
  • Ekintzaileak
  • Eteak (hedapenera bideratutako enpresa-proiektuak)
  • Osagai teknologiko handiko enpresak

- Helburua: epe luzerako finantzaketa ematea etorkizun eta potentzial handiko sektoreetan datozen urteetan enplegua sortzen laguntzen duten ekintzaileei eta enpresei.

- Eskatutako bermeak: enpresa-proiektua.

- Maileguaren zenbatekoak: 25.000 €-tik 1.500.000 €-ra bitarte.

2.- Neotec: enpresa gazteentzako laguntza

- Aurrekontu-zuzkidura: 250.000 euro

- Norentzat da: teknologia berritzaileak garatzen aritzen diren enpresa gazteak (4 urte baino gutxiago).

- Helburua: jarduera ikertzailea abiapuntutzat hartuta, teknologiak edo garatutako ezagutzak erabiltzea eskatzen duten enpresa-proiektu berriak abian jartzea finantzatzea.

- Eskatutako bermeak: Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroak (CDTI) erabakitzen ditu bermeak, enpresaren finantzaketa ebaluatu ondoren.

- Baldintzak: Negozio-plana aurkeztea (berrikuntza-maila, alde teknologikoa).

3.- Emplea: kontratazioa errazten du

- Aurrekontu-zuzkidura: 6 milioi euro.

- Norentzat da:

  • Eteak
  • SPIN OFF
  • Enpresa berritzaile gaztea (EBG)

- Helburua: 4 teknologo kontratatzea 3 urterako (soldata gordina, gizarte-segurantzako kostuak Euribor maileguan).

- Bermeak: ez da bermerik eskatzen.

4.- Eurostars: lankidetza Europako enpresen artean

- Aurrekontu-zuzkidura: CDTIk proiektuaren arabera erabakitzen du.

- Norentzat da: Europako eteak.

- Helburua: Europako 2 enpresaren edo gehiagoren arteko lankidetza-proiektuak finantzatzea, merkatura bideratutako produktu berritzailea sortzeko.

5.- Retos: Unibertsitatetik merkatura

- Aurrekontu-zuzkidura: 500 milioi euro

- Norentzat da:

  • Eteak
  • Unibertsitateak

- Helburua: Unibertsitateek eta zentro teknologikoek enpresen bitartez sortutako berrikuntza bideratzea merkatura zuzentzeko, produktu edo zerbitzu berriak diseinatuta. (Prototipo bat garatu behar da).

- Bermeak: ez da bermerik eskatzen.

6.- Emprendetur: sektore turistikoarentzat

- Aurrekontu-zuzkidura: erabakitzeko dago.

- Helburua: produktu eta zerbitzu kulturalak sustatzea teknologia berrien bitartez.

- Modalitatea: bost urteko amortizazioko eta bi urteko gabeziako maileguak.

7.-Gauzatu Industria 2016: oinarri teknologikoko eteak             

- Aurrekontu-zuzkidura: 26 milioi euro.

- Norentzat da:

  • ETEAk
  • Talde industrialak

- Helburua: Oinarri Teknologikoko eta/edo Berritzaileko ETEAk sortzea eta garatzea bultzatzea.

Eta ez ezazu Gaztenpresa ahaztu! Programa horri esker, 2015. urtean, 402 enpresa berri sortu ziren, eta 731 lanpostu sortu zituzten


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

ETE berritzaileak