
“El gran salto” finala ikusteko gonbidapenak zozketatuko ditugu
2015-11-04
“El gran salto” finala ikusteko gonbidapenak zozketatuko ditugu
Bost ekintzaileren abentura hasi berri da, eta datozen zazpi asteetan jarrai dezakezu "El gran salto" saioan, larunbatetan, ETB2ko Teleberriren ostean.
#ElGranSalto saioaren finalerako gonbidapen bikoitzak: @MiguelRamosFdz (Twitter)
#ElGranSalto saioaren finalerako gonbidapen bikoitzak: Laura Cuadrado (Facebook)
“El gran salto” finala ikusteko gonbidapenak zozketatuko ditugu
Lehen saioa ikusi nahi al duzu?
Lehen saioa galdu al zenuen? “El gran salto” saioan parte hartzeko hautatuak izan diren lagunak ezagutu nahi al dituzu? Bere proiektuak esportatzeko erronkari aurre egin behar dion ingeniaritzako enpresa, etxeko labean hasi eta Bilbora zabaldu nahi duen pastelgintza-negozioa… berreskura ezazu lehen saioa “El gran salto” telesaioaren webean eta ezagutu itzazu partaideen bizipenak eta helburuak.“El gran salto” saioaz jakin behar duzuna:
- ETB2 katean ematen dute, larunbatero, Teleberriren ostean, gaueko 22:15ak aldera. Adela Ucar da aurkezlea.
- Bost lehiakide daude:
- Maria Fernandezek duela hiru urte sortu zuen Buscolook. Telefono mugikorrentzako aplikazio bat da produktu izarra. Horren bidez, jantzi-dendetako jabeak eta bezero izan daitezkeenak harremanetan jar daitezke.
- Jairo Costak ogibide bilakatu du bere musikazaletasun bizia. Duela urtebete pasatxo jarri zuen abian Jairom Black, ekitaldietarako zuzeneko musika eskaintzen duen enpresa; sektoreko 40 profesional baino gehiago koordinatzen ditu Gipuzkoan.
- Alberto Gonzalez de Zaratek Mercedes-Benz enpresako lanpostua utzi zuen, bertan 20 urte eman ondoren, bere proiektua aurrera eramateko: Vending Modular. Ingeniaritza-enpresa da, vending edo saltzeko makinen sektorerako azken belaunaldiko konponbideak garatzen dituena.
- Maite Ibáñez de Maeztuk zuzendaritza-idazkari lanpostua galdu ondoren ekitea erabaki zuen. Bere proiektuaren izena Maikala da. Etxean hasitako gozogintza-negozioa zabaltzeko ordua da.
- Alberto Cuadrado Dikoin Ingeniería enpresako bazkide da. Laborategietarako eta ikerkuntza taldeentzako ekipamendu didaktiko teknikoak eta entseguetarako ekipamenduak egin eta merkaturatzen dituzte.
- Hiru coach edo aditu dituzte lagun:
- Iban Unzueta Elkano Group enpresako zuzendari nagusia da. Telesaioan enpresa-aholkulari lanak egingo ditu. Lehen saioan azaldu zuenez, enpresei hazten laguntzen aditua da.
- José Manuel Torres ingeniaria da Penn State (AEB) unibertsitatearen eskutik eta Informatika-segurtasunean doktore Tecnunen eskutik. Saioko partaide diren taldeen estrategia-coacha izango da.
- Ziortza Olanok eskarmentu handia du euren proiektuak aurrera atera nahi dituztenei laguntzen, izan ere, team coach lanak egiten ditu Mondragon Team Academyn. Bai eguneroko bizitzan eta bai lanekoan ere sarritan uste duguna baino askoz garrantzitsuagoa den alderdiaz arduratuko da: emozioen gestioaz
- Gainera, pertsona ezagun bat izango da saio guztietan, eta hura ere parte-hartzaileei laguntzen saiatuko da.
- Sorpresa-faktorea: Telebista-emanaldiak hasi badira ere, grabaketa-lanek datozen zortzi asteetan jarraituko dute. Beraz, LABORAL Kutxan ere ez dakigu nola amaituko den kontua. Abentura denbora errealean jarraituko dugu!
- Bukaeran 12.000 euroko saria emango da, publikoaren hautuaren eta enpresekin, kontsumitzaile-elkarteekin eta GKE-ekin lotura duten lagunek osatutako gizarte-epaimahaiaren iritziaren arabera.
- Ekintzailetasunaren kultura bultzatzea da helburua, eta horretarako, bizipen interesgarriak eta baliagarriak erakutsi nahi dira.
- Aldi berean, euskal herritarrek ekiteko orduan eskura duten laguntza publikoen eta pribatuen egitura eman nahi da ezagutzera, izan ere, askotan ez baita nahikoa ezaguna.
- LABORAL Kutxako hainbat departamentutako adituek eta Gaztenpresa Fundazioak funtsezkoak diren alderdiei buruzko aholkuak emango dizkiete partaideei, hala nola, finantzaketaren, komunikazioaren edota publizitatearen ingurukoak.
- Saio guztiak eskura izango dira EITB nahieran online telebistan, eta Euskal Telebistako eta LABORAL Kutxako sare sozialetako profilei adi bazaude ez duzu xehetasunik galduko.
- Gogoratu azken saioa zuzenean ikusteko gonbidapenak zozkatuko ditugula, ez galdu lehiaketa!
Zein da zure erreakzioa?