Elhuyarren Zientzia eta Teknologia Hiztegi Entziklopedikoa sarean kontsulta daiteke

Elhuyarren Zientzia eta Teknologia Hiztegi Entziklopedikoa sarean kontsulta daiteke

1 min.

Elhuyarren Zientzia eta Teknologia Hiztegi Entziklopedikoa sarean kontsulta daiteke

Elhuyar Fundazioak Zientzia eta Teknologia Hiztegi Entziklopedikoa aurkeztu zuen joan den urriaren amaieran. Orain, hiztegi entziklopedikoaren on line bertsioa kontsultatzeko aukera dugu http://zthiztegia.elhuyar.org helbidean.

Zientzia eta Teknologia Hiztegi Entziklopedikoa euskaraz egiten den lehengoa da eta Elhuyar Fundazioa eta Euskal Herriko Unibertsitatearen arteko elkarlanaren eta Euskadiko Kutxaren babesaren emaitza da.

Zientzia eta teknologiaren 50 alorreko informazioa jasotzen du eta 200 aditu baino gehiago aritu dira lanean lau urte luzez Antton Gurrutxagaren zuzendaritzapean.

Helburua zientzia eta teknologiari buruzko oinarrizko erreferentzia-informazio fidagarri, landu eta eguneratua eskaintzea da, modu zehatz, argi eta ulergarrian, eta erabiltzaile-multzo zabalari zuzenduta.

Hiztegia oinarrizko tresna da profesional, ikertzaile, kazetari zein maila guztietako ikasleentzat.


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Teknologia