Elkarte bat sortzeko aholkuak. Jakin behar duzun guztia.
2018-05-15
Elkarte bat sortzeko aholkuak. Jakin behar duzun guztia.
Beharbada, jarduera kultural bat antolatzea pentsatzen arituko zara, zure bizilagunak elkartu nahiko dituzu auzoko bizitza hobetzeko, edo kirola gustuko duzu eta egitura bat izan nahi duzu lehiaketak antolatzeko edo laguntzak eskatzeko.
Zer da elkarte bat?
Irabazi-asmorik ez duen eta pertsona fisikoek osatzen duten −boluntarioak izan daitezke− erakunde pribatu bat da, eta erabateko nortasun juridikoa du. Haren xedea, besteak beste, kulturarekin, kirolarekin, erlijioarekin edo hezkuntzarekin lotuta egon daiteke; eta gizarte-izaera badu, onura publikoko aitorpena eska daiteke. Euskadin, Euskadiko Elkarteei buruzko Legeak arautzen du. Espainiako Estatuan, aldiz, Elkartzeko Eskubidea arautzen duen 1/2002 Lege Organikoak.Nork sor dezake elkarte bat?
Hiru pertsona behar dira gutxienez, elkarte guztiek hiru kargu izan behar baitituzte gutxienez: lehendakaria, diruzaina eta idazkaria. Horiek baldintza hauek bete behar dituzte: adinez nagusiak izatea; emantzipatu egin diren eta norbere kontura bizi diren 16 urtetik beherako pertsonak izatea; edo, ez emantzipatu arren, gurasoen edo legezko tutoreen baimena duten adin horretatik beherakoak izatea. Edonola ere, beren ekintzen erantzule juridikoak izan behar dute.Zein baldintza bete behar dira elkarte bat sortzeko?
- Bilera eratzaile bat egitea.
- Sortze-agiria idaztea.
- Estatutuak sortzea.
- Kasuan kasuko Elkarteen Erroldan (Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroan edo Espainiako Estatuan) izena ematea, jarduketarako aukeratzen dugun lurralde-eremuaren arabera. Edonola ere, errolda aldatu egin daiteke estatutuak aldatu eta horiek berriz erregistratzen badira.
Nola sortzen da elkarte bat?
Bilera eratzaile bat deitu behar da eta, bertan, elkartearen sorrera adostu behar da. Horrez gain, estatutuak onetsi eta sortze-akta bat egin behar da; bertan, hura erregistrora eramateaz nor arduratuko den adierazi beharko da. Era berean, lehen bilera horretan aukeratzen dira lehendakariari, idazkariari eta diruzainari dagozkion karguak, eta, hala badagokio, baita lehendakariordea eta batzordekideak ere.Zuzendaritza Batzorde bat aukera daiteke, baina ez da nahitaezkoa, eta ez du izen hori izan beharrik. Elkartearen organo subiranoak, Batzordeak, erabakitzen duena gauzatzea izango da haren funtzioa, eta pertsona bakoitzak boto bat izango du.
Zer jaso behar dute estatutuek?
Estatutuek elkartearen jarduera arautu behar dute eta honako alderdi hauek jaso behar dituzte, gutxienez:- Izena, sortzeko arrazoiari edo arrazoiei erreferentzia egingo diena, baita haren helburuak, jarduerak eta iraupena ere, epemugarik gabe sortzen den kasuetan salbu.
- Helbide soziala eta jarduera garatuko duen lurralde-eremua. Eremu horrek autonomia-erkidegoa gainditzen badu, elkarteen nazioko erregistroan erregistratu beharko da.
- Batzar Nagusia eratzeko baldintzak: haren eskuduntzak eta eskumenak, bilerak egiteko araudia, akordioak hartzeko arauak, eta Ezohiko Batzar Nagusi bat deitzeko behar den gutxieneko bazkide-kopurua.
- Karguak nola aukeratuko diren, horiek gauzatzeko baldintzak eta beteko dituzten eginkizunak.
- Elkartea osatzen duten pertsonen eskubideak eta betebeharrak. Gauzatzen dituzten akatsak arautuko dituen zehapen-araubide bat ere gaineratu behar da, horrelakoak gertatzen direnerako, baita bazkideak onartzeko, baja emateko eta kanporatzeko baldintzak ere.
- Administrazio-, kontabilitate- eta dokumentazio-erregimena.
- Hasierako ondarea eta baliabide ekonomikoak.
- Estatutuak aldatzeko prozedura.
- Elkartea desegin izanaren arrazoiak eta ondareari emango zaion norakoa.
Zein izapide egin behar ditut Administrazioarekin?
Estatutuak eta eratze-akta prest daudenean, bi kopia entregatu behar dira dagokion Elkarte Erregistroan. Horrez gain, erregistroan bertan adierazitako dokumentazioa entregatu behar da, eta 3 hilabete izango ditugu, gehienez ere, hura inskribatu ahal izateko. Erregistratzeko orduan zenbaki bat emango digute, eta zenbaki horrek etorkizunean Administrazioarekin izapideak egiteko balioko digu, diru-laguntza bat eskatzeko, adibidez.Erregistroak hiru hilabete emango dizkigu, gehienez ere, elkartea inskribatzeko eta, une horretan, berriz itzuli beharko dugu jakinarazpena jasotzera eta legeak elkarte bati eskatzen dizkion hiru liburuei zigilua jartzera. Bazkideen liburuan altak eta bajak erregistratzen dira; akten liburuan, egindako bilerak; eta kontuen liburuan, diru-sarrerak eta gastuak.
Eta Ogasunarekin?
Elkartea pertsona juridiko bihurtzen denean, Ogasunaren delegaziora joan behar dugu Identifikazio Fiskaleko Kodea (IFK) eskuratzera. Kode horrek gure zerga-betebeharrak betetzea ahalbidetuko digu (salbuespenak salbuespen, elkarteak Sozietate Zergara atxikita daude) eta mota guztietako izapide ekonomikoak egin ahal izango ditugu, baita elkartea martxan jartzeko prozesua amaitzeko garrantzitsuenetako bat ere, bankuko kontu bat irekitzea, hain zuzen ere.Horretarako LABORAL Kutxa aukeratzen baduzu, banku-proiektu desberdin, arduratsu, kooperatibo eta eraginkor batetara ongietorria eman eta laguntzeko prest izango gaituzu.
Zein da zure erreakzioa?