Energia autohornitzeko eta biltegiratzeko laguntzak

Energia autohornitzeko eta biltegiratzeko laguntzak

3 min.

Energia autohornitzeko eta biltegiratzeko laguntzak

Kontuan izanda laguntza horiek eskaeren aurkezpen ordenaren arabera ebazten direla, garrantzitsua da horrelako proiektu bat garatzeko interesatuta dauden enpresek eskaera lehenbailehen egitea dirulaguntzaren onuradun izateko aukera gehiago izan ditzaten.

Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planean bildutako estatu-laguntzak badira ere, autonomia-erkidegoei dagokie kudeaketa. Euskadiren kasuan EVE Energiaren Euskal Erakundea da kudeaketaz arduratzen den erakunde kudeatzailea.

Zein da laguntza-deialdi honen helburua?

 3 helburu nagusi ditu laguntza hauen deialdiak:

  • Energia berriztagarrien (termikoen eta elektrikoen) zabalkundea bultzatzea hainbat sektoretan.
  • Kontsumoaren kontrol handiagoa sustatzea kontagailuaren atzeko biltegiratze-sistemen garapenarekin.
  • Energia berriztagarriei lotutako industria bultzatzea.

 Zein izan daiteke laguntzaren onuradun eta zein dira jarduketa subentzionagarriak?

6 programa desberdinetan egituratzen da laguntza hau, onuradunen eta jarduketa subentzionagarriaren tipologiaren arabera. Honako taula honetan zehazten dira datu guztiak:

Nahitaez hartu beharko da kontuan jarduketa bat bakarrik hautatzeko aukera izango dela laguntzaren azken erabiltzaile eta kokaleku bakoitzeko edo kontsumo berberari edo berberei loturik.

Zein da laguntzen zenbatekoa?

Enpresa eta proiektu berak jaso beharreko laguntzaren gehieneko zenbatekoa 15 milioi euro izango da. Zenbateko hori oinarrizko laguntza batetik lortzen da, gehi laguntza gehigarri bat, oinarrietan definitutako baldintzak betetzen diren kasuetan.

Enpresen kasuaren oinarrizko laguntza autokontsumorako instalatutako teknologiaren, biltegiratze-sistemen potentziaren eta enpresa tipologiaren (txikia, ertaina edo handia) arabera zehazten da. Bestalde, honela lortu daitezke, laguntza gehigarriak: (i) estalkietatik amiantoa kentzeagatik, (ii) markesinak instalatzeagatik, eta (iii) instalazioa 5.000 biztanle baino gutxiagoko udalerri batean badago, edo gehienez 20.000 biztanleko batean udalerri ez-urbanoen kasuan, haien guneek 5.000 biztanle baino gutxiago badituzte betiere.

Kostu subentzionagarrien guztizkoaren gaineko ehuneko gisa kalkulatzen dira enpresei zuzendutako laguntzak (1., 2. eta 3. programak), eta 4., 5. eta 6. programetan, aldiz, moduluko zenbateko finko unitarioa da laguntzaren zenbatekoa, zeinak partzialki estaltzen dituen kostu subentzionagarriak. Teknologiaren eta instalatutako potentziaren arabera aldatu daiteke zenbateko hori.

Horrela, kostu subentzionagarriaren % 15-65 tartekoa izan daiteke enpresentzako laguntzen intentsitatea.

Nola emango dira laguntzak?

Ondoz ondoko konkurrentziako erregimenean emango dira laguntzak, hau da, aurkezpen-ordenaren arabera erantzungo zaie eskaerei.

Gainera, laguntza horiek bateraezinak izango dira helburu bererako bideratutako beste laguntza batzuekin.

Zein da jarduketak egikaritzeko epea?

Programaren arabera aldatzen da jarduketak egikaritzeko epea:

  • 1., 2. eta 3. programak. Eskaeraren aurkezpen-dataren ondoren hasiak beharko dute egon jarduketek.
  • 4., 5. eta 6. programak. 2021eko ekainaren 30aren ondoren hasiak beharko dute egon jarduketek.

Eskaera egiteko beharrezkoak diren prestaketa-jarduketak (proiektua, memoria teknikoa, ziurtagiriak...) subentzionagarriak izango dira eskaera-data baino lehenago fakturatuak izanda ere, betiere 2021eko ekainaren 30aren ondorengo data batean hasiak izan badira.

Zein da laguntzak eskatzeko epea?

2023ko abenduaren 31ra arte edo diru-funtsak amaitzen diren arte egongo da zabalik epea.


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Ingurumena