Enpresa proiektu bat duzu? Euskadiko Kutxaren Gaztempresa Fundazioak gauzatzen lagunduko dizu

Enpresa proiektu bat duzu? Euskadiko Kutxaren Gaztempresa Fundazioak gauzatzen lagunduko dizu

3 min.

Enpresa proiektu bat duzu? Euskadiko Kutxaren Gaztempresa Fundazioak gauzatzen lagunduko dizu

Ikasketak amaitu berri dituzu eta gauzatu nahi duzun proiektu bat duzu? Lana utzi eta zeure enpresa irekitzeko garaia dela iruditzen zaizu? Dagoeneko enpresa bat duzu eta haren zerbitzuak handitu nahi dituzu beste negozio-linea batekin? Zure adina eta egoera edozein dela ere, Euskadiko Kutxaren Gaztempresa Fundazioak zure ametsa betetzen lagunduko dizu.

Gaztempresa 1993an sortu zen, helburu oso argiekin: enplegua sustatzea eta enpresak sortzeko laguntza ematea.

Horregatik, zure ideia babestuko du, zure ideiari forma ematen lagunduko dizu eta prozesu osoan zurekin  izango duzu, bai hasieran (finantziazioa bilatuz eta hornitzeko erraztasunak emanez), bai funtzionamenduan dagoenean.

Enpresa bat ireki nahi baduzu, edo dagoeneko duzuna handitu, gerturatu zaitez Euskadiko Kutxaren sukurtsalik hurbilenekora. Kudeatzaile pertsonal batek Gaztempresari buruzko informazio guztia emango dizu, zure proiektuaren berri jasoko du eta laguntzeaz arduratuko da. Horrek aholkulari tekniko bati emango dio zure proiektua aztertu dezan eta, ondoren, aholkularia zurekin jarriko da harremanetan.

Nahi izanez gero, Gaztempresarekin harremanetan jar zaitezke 900 10 11 43 telefono-zenbakira deituz, edo zuzenean www.gaztempresa.com webgunean.

Jarri ezazu ideia, eta Gaztempresa gainerako guztiaz arduratuko da:

Aholkularitza Zerbitzuak

Imajinatzen duzu aholkulari tekniko bat eta kudeatzaile pertsonal bat proiektuaren zerbitzura izatea, inolako kosturik gabe?

Gaztempresak profesionalen laguntza eskaintzen dizu, zure negozioaren alderdi guztietan aholkatzeko. Hasierako ideiatik gauzatu arteko bidean, baita ondoren ere, izan ere, zure enpresaren kudeaketa hobetzen lagunduko dizute.

  • Ideiaren hasierako azterketa egitea, lantzea eta hobetzea. Orain 15 urte sortu zenetik, Gaztempresak 2.000 proiekturi baino gehiagori lagundu die beren proiektua gauzatzen. Esperientzia luze horri esker,  zure ideiari balio erantsi handiagoa emateko gai da Euskadiko Kutxaren Fundazioa.
  • Proiektuaren bideragarritasuna eta abiaraztea.  Gaztempresak aholkulari pertsonal bat eskainiko dizu. Horrek ekonomiaren eta merkatuaren ikuspegitik zure ideiaren bideragarritasuna baloratzen lagunduko dizu, baita proiektua abiaraztean nahi den oihartzuna eta nabaritasuna lortzen ere.
  • Leihatila bakarra. Proiektu berri guztiek  administrazio-izapide batzuk bete behar dituzte, eta horiek nahiko astunak izan daitezke. Ez zaitez kezkatu. Gaztempresa arduratuko da administrazioaren aurrean izapide horiek egiteaz: forma juridikoa, lizentziak, altak, zergak, diru-laguntzak...
  • Consulting PRO. Behin jarduera hasi ostean, finantza-kudeatzaile pertsonalak lankidetzan jardungo du zurekin, eta honako hauetan doako aholkularitza eskainiko dizu: finantza-produktuak, fiskalitatea, lan-harremanak, kontabilitatea.

Finantzazio Plana

Gaztempresari esker, zure proiektua martxan jartzeko behar duzun babes ekonomikoa ere izango duzu.

Gaztempresak gehien komeni zaizun finantziazioa aukeratzen lagunduko dizu, eta zure proiektuak behar duen babes ekonomikoa emango. 150.000 €-rainoko zenbatekoa eskainiko dizu zure negozio berrirako lehentasunezko finantziazio-formulen bitartez.

Eta zure negozioa irekitzen duzunean edo martxan dagoenean handitu nahi baduzu, autonomoentzako eta profesionalentzako Euskadiko Kutxaren Pro produktu-gama izango duzu.

Zure negozioa hornitzea

Dena prest duzu zure jarduera hasteko? Zerbait gehiago behar duzu?

Zure negozioa hornitzeko kudeaketak egiterakoan denbora eta dirua aurrezten lagunduko dizu Gaztempresak, hala nola, aseguruetan, irudian eta paper-gauzetan, informatikako horniduretan eta altzarietan. Gaztempresari esker, sorturiko enpresekin harremanetan jarriko zara eta Mondragon Kooperatiba taldearen erosketa-atarien bitartez beherapenak lortuko dituzu.

Gainera, ordenagailu eramangarri bat oparituko dizu, zure enpresaren kudeaketa errazteko.

Gaztempresak 16 urte

1993an sortu zenetik, 2.000 enpresa eta 3.900 lanpostu baino gehiago sortzen lagundu du Gaztempresak. Bere eginkizun sozialari dagokionez, enpleguak sortzeko laguntza ematen liderra da.

2008an soilik 234 enpresa sortu ziren (202 Euskal Autonomia Erkidegoan eta 32 Nafarroan). Guztira, 370 lanpostu sortu ziren.

Hurrengoa zurea izan daiteke.


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Autonomoentzako aholkularitza