Zure enpresara talentua erakarri eta bertan mantentzeko gakoak

Zure enpresara talentua erakarri eta bertan mantentzeko gakoak

4 min.

Zure enpresara talentua erakarri eta bertan mantentzeko gakoak

Egungo testuinguruan, globalizazioaren, eraldaketa digitalaren eta langileen eskari gero eta gehiagoen ondorioz lehiakortasunak gora egin du eta, egoera honetan, funtsezkoa da enpresek talentuaren kudeaketari dagokionez bikaintasuna eta lan arloari dagokion ongizatea uztartzen dituen osoko ikuspegi bat baitaratzea. Maila politiko zein ekonomikoan gaur egun bizi dugun zalantzazko egoerak hegakortasuna dakar herrialde eta industria askotan. Horrenbestez, inoiz baino beharrezkoagoa da talentua erakarri eta atxikitzea, zure enpresa ez dadin atzean geratu horren lehiakorra den merkatu batean. Hemen, hori lortzeko zenbait aholku eskaintzen dizkizugu.

Talentua erakarri eta fidelizatzeko erronkak

Enpresek erronka konplexuei aurre egin behar diete, kualifikazio handiko profesionalak bereganatu zein fidelizatzeko garaian. Oztopo askok eragotz dezakete helburu hori lortzea. Horregatik, zenbaitetan, multinazional handiak profil jakin batzuk lortzeko lehian sartzen dira.

Profil urritasuna eta desdoikuntzak

Funtsezko erronka bat profil espezializatuen urritasuna da, bereziki zenbait sektoretan, esate baterako, teknologian, osasunean, logistikan eta industrian. Konpetentzia digitalak, hizkuntzarekin lotutakoak eta teknikoak gero eta gehiago eskatzen dira, eta enpresa askok zailtasunak izaten dituzte prestakuntza teknikoa izateaz gain, ingurune dinamikoetara egokitzeko gaitasuna duten hautagaiak identifikatzeko. Arazo hori enpresa txiki eta ertainetan ematen da nagusiki.

Soldata eta onuren aldetiko iguripenak

Gaur egungo langileek, konpentsazio ekonomikoa balioesteaz gain, ukigarriak ez diren onurak ere balioesten dituzte, esate baterako, malgutasuna, telelana, bizitza pertsonalaren eta profesionalaren arteko oreka, eta osoko ongizateko programak. Elementu horiek falta badira, soldataren eskaintza lehiakorra izan arren, kalitatezko talentua erakartzeko aski ez izatea gerta liteke.

Eraldaketa digitala eta aldaketa kulturala

Digitalizazioaren ondorioz, enpresek datuetan eta analitika aurreratuan oinarritutako talentuaren kudeaketa ahalbidetuko duten prozesu arinak eta teknologiak dituzte. Haatik, tresna horiek txertatzeko, beharrezkoa da eraldaketa kulturala eta antolakuntza erakoa; eta, zenbaitetan, barnean horren aurkako erresistentzia izaten da. Giza baliabideak planifikatzeko estrategia egokirik ez izateak enpresak etorkizunean izan ditzakeen premiei aurre egin eta horiek estaltzeko gaitasuna mugatzea ekar dezake.

Garapena eta ongizatea

Talentuari eusteak garapen profesionalerako aukerak, ibilbide-plan argiak eta lan-ingurune osasuntsua eskaintzea dakar. Langileek haztea eta aitorpena izatea bilatzen dute eta, batez ere, baloratuta sentitzea, eta beren ongizate emozional zein fisikoari so babestuak sentitzea. Elementu horiek falta badira, litekeena da errotazioa handia izatea, eta kualifikazio handiko profesionalek ihes egitea.

Talentuaren kudeaketari dagozkion erronkei aurre egiteko estrategiak

Zailtasunak zailtasun, badira horiek gainditzeko hainbat modu.

Kudeaketa estrategiko bat txertatzea

Funtsezkoa da helburu argiak, eta enpresaren ikuspegiarekin lerrokatuta daudenak, ezartzea. Ebaluazio-sistemak, atzeraelikadura-sistemak eta aitortza-programak txertatzea lagungarri da eginahala bideratu eta langileen aldetik erakundeak dituen helburuekiko konpromisoa indartzeko.

Berrikuntza hautaketa- eta garapen-prozesuetan

Konpetentziak identifikatu eta ebaluatzeko tresna digitalak eta analitikoak bereganatzeak baitaratze-prozesua optimizatzea ahalbidetzen du. Gainera, prestakuntza, coaching eta mentoring programetan inbertsioa egitean, gaitasun teknikoa areagotzeaz gain, pertsonen arteko trebetasunak eta lidergoko abileziak garatzea ahalbidetzen da..

Langileari Balio Proposamen (LBP) hobea egitearen aldeko apustua

Ordutegi eta lan-modalitate hibrido aldetik malgutasuna eskaini, eta osasunarekin zein ongizatearekin lotutako onura gehigarriak eskaintzea, funtsezkoa da talentua erakarri eta mantentzeko. Neurri horiek, langileen egungo iguripenak asebetetzeaz gain, erakundearen kultura eta erreputazioa indartzea eragiten dute.

Eraldaketa kulturala

Eraldaketa digitalak berrikuntza, lankidetza eta egokitzapenerako gaitasuna sustatuko dituen aldaketa kulturala izan behar du lagun. Lider diren pertsonek balio horiek helarazi eta horretan eredu izateko gaitasuna izan behar dute, talentuak enpresaren ikuspegi orokorrean laguntzeko motibazioa bizirik mantentzeko moduko ingurune bat sortuz.

Etengabeko prestakuntzako programak

Langileek gero eta gehiago balioesten dute beren ibilbidean hazteko eta profesionalki garatzeko aukera. Hori lortzeko, enpresek langileen ezagutzak eta trebetasunak uztartuko dituzten prestakuntza-programak izan behar dituzte. Horrela, gero eta kalifikatuagoak diren profesionalak enpresa barnean motibatuta mantentzea lortzen da.

Laguntza psikologikoa

Estres kronikoa eta burn-out sindromea maiz errepikatzen diren arazoak dira exijentzia maila handiko lan-ingurunetan. Laguntza psikologikoko programak izatea lagungarri da arrisku horiek garaiz identifikatu eta kudeatzeko, langileak akidura maila kritikoetara iristea prebenituz. Aholkularitza psikologikoa txertatzeak, modu presentzialean zein plataforma digitalen bidez, esku-hartze pertsonalizatuak ahalbidetzen ditu, estresaren inpaktua arintzeaz batera, ongizate emozionala bultzatzekoak. Langileen osasun mentala zaintzea lehentasunezko kontua da pandemiaz geroztik.

Panorama errotik aldatu da pandemiaren ostean, eta pertsonek eskatzen dituzten baldintza jakin batzuk ezin dituzte enpresa guztiek ziurtatu. Gakoa lan-merkatuko eskaerak langileen motibazioa, berritasuna eta gogobetetzea bultzatuko dituen lan-ingurune bat sortzeko premiarekin orekatzea da. Erakundeek soilik estrategia integratu eta egokitzapenekoekin lor dezakete lehiakortasunari eustea gero eta zorrotzagoa eta dinamikoagoa den ingurune global batean.


Zein da zure erreakzioa?