Enpresa txiki eta ertainen bost finantzazio-iturriak

Enpresa txiki eta ertainen bost finantzazio-iturriak

2 min.

Enpresa txiki eta ertainen bost finantzazio-iturriak

Ba al dakizu zein diren enpresa txiki eta ertainen finantzazio-iturri nagusiak? Jarraian, likidezia eskuratzeko erabili ohi direnak erakutsiko dizkizugu.

  1. Hornitzaileekiko zorra
Enpresa txiki eta ertainen finantzazio-iturri nagusia da, eta ondoen baloratutakoa, 8,8ko puntuazioarekin, Cesgar konfederazioak finantzazioari buruz egindako txostenaren arabera. Hornitzaileei ordainketak atzeratzean datza. Enpresa txiki eta ertainen % 34,4k erabili zuen 2016ko bigarren eta hirugarren hiruhilekoen artean.
  1. Banku-maileguak edo kreditu-lerroak
Iazko martxoa eta iraila bitartean, enpresa txiki eta ertainen % 31,4k eskatu zien mailegua edo kreditu-lerroa banketxeei. Gainera, gure herrialdean kreditua eskatu zuten hamar enpresa txiki eta ertainetatik zortzik eskuratu egin zuten, Cesgar konfederazioak egindako ‘Financiacion de las pymes en España’ txostenaren arabera; txosten horrek erakusten duenez, hobekuntzak egon ziren banku bidezko finantzazioaren baldintzetan, hobeto egokitu baitziren zenbatekoak eta epeak enpresen beharretara. Nabarmentzekoa da, bestalde, konpainien % 92k eskuratu zuela eskatutako kopuruaren % 100. Gainera, % 54tik % 51,5era jaitsi da bermeak edo abalak behar izan zituzten kredituen portzentajea.
  1. ICO kredituak
Krisi garaian, ICO bidezko finantzazioa izan da gehien eskatu denetako bat. Hala ere, finantza-erakundeek beren kreditu-eskaintza normalizatu eta enpresen likidezia handitu ondoren, % 5,1era jaitsi da erakunde horri finantzazioa eskatzen dieten enpresa txiki eta ertainen portzentajea. Iaz 4.681 milioi euro eman zituen erakunde horrek, 2014an baino % 51,2 gutxiago; urte hartan iritsi zen gehienezko kopurura.  ICO erakundeak lerro bakoitzari atxikitako kreditu-erakundeekin lankidetzan jarduten du, eta horiek dira, lerroetan ezarritako baldintzetan, eragiketak tramitatzeaz, aztertzeaz eta onartzeaz arduratzen direnak. Helburuak hauek dira:

-Autonomoen eta enpresen inbertsio-proiektuak eta likidezia-beharra finantzatzea; partikularrek eta jabekideen erkidegoek ere badute kredituak eskuratzeko aukera, etxebizitzak birgaitzeko

-Espainiako enpresak finantzatzea, esportatzeko jardueran eta nazioartekotze-prozesuetan.

  1. Factoringa
Enpresa txiki eta ertainen % 0,8k factoringera jo zuen finantzatzeko, 2016ko azkeneko seihilekoan. Factoringaren bitartez, enpresa batek bere salmentengatik sortutako fakturak konpainia bati edo banketxe bati ematen dizkio, hark egin dezan horiek kobratzeko kudeaketa. Gainera, enpresa horrek hainbat zerbitzu finantzario, administratibo eta komertzial eska dezake; adibidez, fakturen ordainketa aurreratua. Finantzazio modu horren abantaila nagusia da oso berme garrantzitsua eskaintzen duela zordunen kaudimengabeziaren aurrean.
  1. Crowlendinga eta equity crowdfundinga
Enpresa txiki eta ertainen % 0,2k bakarrik erabili zituzten bi aukera horiek, 2016ko martxoa eta iraila bitartean. Crowlendinga eta equity crowdfundinga partikular askok kapitalean maileguak edo partizipazioak izatea da. Enpresa txiki edo ertain batek crowlendinga erabili nahi duenean, proiektu bat finantzatzeko diru-kopuru zehatz bat eskatu behar du, helburu hori duen web plataforma batean (Grow.ly, Socilen edo MytripleA). Inbertitzaileek enkante batean parte hartzen dute, eta eskatutako zenbatekoaren kuota bat uzten dute.

Crowlendingaren abantaila da nolabaiteko erraztasunez lortzen dela likidezia eta inbertitzaileak ohiko kanaletan baino errentagarritasun handiagoa lortzen duela, utzitako kopuruaz gain interesa ere itzultzen baitzaio. Equity crowfundingean, berriz, inbertitzaileak kapitala eskaintzen du etekinen trukean –etekinik balego–, gizarte arloko start upetan inbertitzen baitute gehienbat.


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Finantza azterketa