Enpresen Online Banka berria: banku-eragiketa guztiak modu intuitiboagoan eta errazagoan
2020-06-19
Enpresen Online Banka berria: banku-eragiketa guztiak modu intuitiboagoan eta errazagoan
LABORAL Kutxan aspalditik ari gara lanean zure enpresaren banku-eragiketa guztiak ahal den modurik errazenean egiten lagunduko dizun tresna intuitiboagoa, arinagoa eta erakargarriagoa prestatzeko. Eta gaur erakutsi ahal dizugu azkenik.
Hona hemen Enpresen Online Banka berria. Aplikazio horrek aukera emango dio zure negozioari eguneko 24 orduetan eta edozein gailu digitalen bidez urrutiko eragiketa guztiak egiteko, betiko funtzionalitate eta segurtasun berberekin.
Hobekuntzak egin ditugu berritutako esperientziaz goza dezazun eta aplikazioa Partikularren Online Banka bezain erabilerraza izan dadin.
Hari esker, kontsultak egin, produktuak kontratatu, ordainketak burutu, sarrerak egiaztatu eta abar egin ahal izango duzu zure ordenagailuaren, tabletaren edo smartphonearen bidez, edozein ordutan eta Interneterako konexioa duen munduko edozein lekutatik.
Enpresen Online Banka Berria beste urrats bat da gure banku-zerbitzu guztiak urrunetik modu erraz, eraginkor eta seguru batean eskaintzeko, horixe baita LABORAL Kutxaren apustua.
Online Banka berrian nabarmentzeko moduko zerbitzuak
LABORAL Kutxak atondutako Enpresen Online Banka berriaren bidez eskaintzen dizugun zerbitzuen katalogoak betiko eragiketak hartzen ditu barne; alegia, honako funtzio hauek:- Premiazko FMA transferentziak egitea, Espainiako Bankuaren bidez egunean bertan bideratuak.
- Atzerrirako ordainketak.
- Kreditu-gutunak.
- Abalak.
- Maileguak aldez aurretik eskatzea.
- Fitxategiak gestionatzea.
- LABORAL Kutxaren ordaindukoak.
- Inbertsio-fondoak gestionatzea.
- Efektuak.
Kontsulta- eta konparazio-zerbitzua
Gainera, interfaze berriari esker, zure negozio-kontuak erraz egiaztatu, azken urteko mugimenduak bilatu, horiek Excel formatura esportatu, kreditu-txartelen bidez egindako kontsumoen xehetasuna aurkitu eta horien konparazioa egin ahal izango duzu. Den-dena azkar eta begiratu soil batez.Ordainketen gestioa eta fitxategi bidezko kobrantzak
Enpresentzako aplikazio berriak zure negoziorako funtsezko eragiketak egiteko aukera eskaintzen du, hala nola ordainketak (nominak eta transferentzia-igorpenak) eta kobrantzak (ordainagiriak, kreditu-aurrerakinak eta efektu komertzialak) gestionatzea, Espainiako Bankuen Elkartearen (AEB) araudiari lotutako fitxategien bidez. Horrela, fitxategiak sortu ahal izango dituzu berariaz prestatutako grabazio-moduluetan, baita lehenago sortutako fitxategiak igorri ere haien berezko aplikazioetan. Fitxategi bidezko ordainketen gestioarekin, LABORAL Kutxak hornitzaileentzako ordainketa horiek kudeatuko ditu, transferentzia, ordainketa ziurtatu edo banku-txeke bidez.Ordaintzeko aginduak kontsultatzea
Enpresen Online Banka berriak hornitzaileei ordaintzeko aginduen kontsulta ere errazten du. Horri esker, enpresek hau egin dezakete:- Haien alde egindako transferentziak aukeratu eta aurreratu, eta, horrela, administrazio-lanak saihestu, agindu horiek kontabilitate-sisteman txertatu eta ordainketen kontrola eta jarraipena hobetu.
- Azkar eta seguru kobratu.
- Kobrantzaren gestioak eragindako administrazio-lanak murriztu.
Enpresen Online Banka zerbitzu berria erabiltzeko, zure LABORAL Kutxako bulegora joan eta sarbide-gakoak eskuratu besterik ez duzu egin behar. Hortik aurrera, funtzionalitate guztiak erabili ahal izango dituzu doan hiru hilabetez, eta, ondoren, seihilekoan 30 € ordainduta. Enpresen Online Bankari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, jarri harremanetan gure enpresen bulegoetako edozeinekin.
Zein da zure erreakzioa?