Erosketa Elektroniko Segurua, Euskadiko Kutxarekin. Zer da? Zertarako balio du?
2009-02-25
Erosketa Elektroniko Segurua, Euskadiko Kutxarekin. Zer da? Zertarako balio du?
Gero eta ohikoagoa da Internet bidez era guztietako erosketak egitea: bidaiak, arropa, diskoak, liburuak, ikuskizunetarako sarrerak… baita etxeko erosketak egitea ere. Internet bidez etxetik erostea oso erosoa da, gero eta jende gehiagok egiten du eta ondorioz, gero eta saltoki elektroniko gehiago daude. Halakoetan, ordaintzeko hainbat modu dauden arren, kreditu-txartela erabiltzea da ohikoena. Horrenbestez, Euskadiko Kutxaren txartelekin eroso eta seguru ordain ditzakezu erosketa elektronikoak etxetik.
Saltoki elektroniko gehienek ez dute baldintza berezirik eskatzen erosketa ordaintzeko, baina batzuek segurtasun-sistema gehigarri bat ezarri dute, saltokia eta txartelaren titularra seguruak direla ziurtatzeko. Erosketa Elektroniko Seguruen sistema hori duten saltoki elektronikoetan azalpen-mezu bat edo "Verified by VISA" bereizgarria ikusiko duzu. Saltoki horietan erosi ahal izateko, Erosketa Elektroniko Seguruen zerbitzua martxan jarri behar duzu zure txarteletan. Hori egin ezean, ezingo duzu erosketa ordaindu.
Hemendik aurrera, gero eta saltoki gehiagok ezarriko dute sistema hori, eta beraz, zure datuak ziurtatu beharko dituzu. Horregatik, jarri martxan zerbitzu hori zure txarteletan.
Nola aktibatu Erosketa Elektroniko Seguruen sistema?
Euskadiko Kutxaren ohiko bulegora joan, eta eskatu zure txarteletan Erosketa Elektroniko Seguruen zerbitzua martxan jartzeko. Sakelako telefono-zenbakia eskatuko dizute, eta ondoren, pasahitz bat emango dizute.Behin bakarrik joan beharko duzu bulegora, sistema martxan jartzeko. Ondoren, nahi adina datu aldatu ahal izango dituzu (pasahitza, sakelako telefono-zenbakia...) Euskadiko Kutxaren banka elektronikoan, Caja Laboral Net atarian. Bertan, orri nagusian agertuko zaizu Erosketa Elektroniko Seguruen atala.
Oso erraza da, eta ez du inolako kostu gehigarririk. Zatoz, eta jarri martxan zerbitzua! Euskadiko Kutxaren bulegoan, zain gauzkazu.
Nola funtzionatzen du Erosketa Elektroniko Seguruak?
Pauso hauek eman beharko dituzu, Erosketa Elektroniko Seguruen sistema duen saltoki elektroniko batean Euskadiko Kutxaren Visa txartelarekin ordaintzeko:- Sartu ordaintzeko erabili nahi duzun txartelaren zenbakia.
- Sakelako telefonoan dei bat jasoko duzu Erosketa Elektroniko Seguruen zerbitzutik. Eragiketa ziurtatzeko, ezkutuko zenbakia sartzeko eskatuko dizute. Ondoren, erosketaren zehaztasunak emango dizkizute.
- Saltokia eta txartelaren titularra seguruak direla ziurtatuko du sistemak. Pasahitza hiru aldiz gaizki sartzen baduzu, Erosketa Elektroniko Seguruaren zerbitzua blokeatu egingo da. Hala ere, gainerako zerbitzuetan erabili ahal izango duzu: ohiko saltokietan, kutxazainetan…
- Datuak ziurtatzeko fasea amaituta, ohiko erosketa prozesuetan izaten diren urratsak egin beharko dituzu.
Zein da zure erreakzioa?