Erosketa geroratuari buruz gehiago jakiteko...

Erosketa geroratuari buruz gehiago jakiteko...

3 min.

Erosketa geroratuari buruz gehiago jakiteko...

Gure etxebizitza, automobila, lanerako behar dugun ekipamendua edota dagozkigun zergak unean bertan ordaindu behar bagenitu, batzuok ezingo genuke etxerik automobilik edo bulegorik izan, eta ezingo genieke gure zerga-betebeharrei aurre egin. Erosketa geroratuaren bidez, kontsumo-ondasun bat edo zerbitzu bat erabil dezakegu erabat ordaindu baino lehen, eta horrek abantaila nabariak ditu kontsumoari begira: erosleak bere etorkizuneko diru-sarrerak erabil ditzake finantza-behar bati aurre egiteko, eta saltzailea, berriz, produktuak merkaturatzeko orduan bezero gehiagorengana hel daiteke ordaintzeko erraztasunak eskaintzen baditu. Finantza-erakundeei dagokienez, erosketa geroratua bultzatzeko eta kontsumoa sustatzeko hainbat modu dituzte: finantza-sostengua eskain diezaiokete saltzaileari, edo bestela, Euskadiko Kutxaren erosketa geroratuaren kasuan bezala, kontsumitzaileari berari.

Eroslearen eta saltzailearen arteko akordioak

Kontsumitzaile orok erabili du noiz edo noiz erosketa geroratua, eta ia guztiek dakite zer den epe bat, kuota bat edo, lagunartean esaten denez, “letra bat” ordaintzea. Orain arte, erosteko modu hori ondasun garestiak ordaintzeko erabili izan da, etxebizitzak edo automobilak, kasu, baina kontsumo-gizarteak aurrera egin ahala ohiko bilakatu da opor-bidaiak, ordenagailuak eta era guztietako zerbitzuak epeka ordaintzea. Zatika ordaintzen diogu Ogasunari, eta batzuetan, aurrerakina ematen dugu oraindik ordainduko ez dugun zerbitzua erabiltzen hasteko.

Noiz hartzen dute parte finantza-erakundeek?

Orain arte ikusi ditugun salerosketetan saltzaileak zatikako ordainketa onartzen du bezero gehiagorengana iristeko xedearekin. Baina kobrantza atzeratzea finantza-zama denez saltzailearentzat, bezeroei zerbitzu hori eskaini ahal izateko banku- edo aurrezki-erakunde baten laguntza eskatu ohi du. Kasu horietan, eroslearen eta saltzailearen arteko bitartekari den “finantza-erakundearen” zordun da lehenengoa. Guztiak dira onuradun: erosleak behar duen ondasuna eskuratzen du, likideziarik ez badu ere; saltzaileak bere produktua merkaturatzen du hura kobratzeko hainbat hilabetez zain egon gabe; eta finantza-erakundeak interesdun ordainketak finkatzen ditu aldeekiko hitzarmenaren bidez.

Baina kontsumoa sustatzeko eta epeka ordaintzeko era bultzatzeko beste modu batzuk ere badituzte finantza-erakundeek. Finantza-zerbitzua saltzaileari eskaini beharrean kontsumitzaileari eskain diezaiokete. Modu horretan, finantza-erakunde bateko bezeroak ez du inongo betebeharrik izango bestelako banku edo aurrezki kutxekin, eta ez du onartu behar saltzaileak aurrez finkatutako baldintzarik. Bere banku edo aurrezki kutxarekin kontratatuko du erosketaren ordainketa geroratzeko zerbitzua.

Euskadiko Kutxaren erosketa geroratua

Dendak parte hartu gabe, Euskadiko Kutxak aukera ematen die bere bezeroei hilabete horretan txartelarekin egin duten erosketa bakoitza geroratzeko. Hilabete batean ezusteko gastuak pilatu badira edo ordainketa bat geroratu beharra badago, ez da izapide zailik burutu behar, are gehiago, sukurtsalera joan beharrik ere ez dago.

Nola gerora daiteke erosketa? Hainbat modu daude, guztiak oso errazak.

Azken aukera hori oso erraza da, izan ere, Euskadiko Kutxaren bezero batek Euskadiko Kutxaren txartela erabiliz 150 eta 1.500 euro bitarteko erosketa egiten duen bakoitzean mezua jasoko baitu bere mugikorrean ordainketa 3 hilabetez geroratu nahi ote duen galdetuz. Zerbitzu hori onartu nahi badu 217377 zenbakira mezua bidali besterik ez du egin behar (horretarako, Euskadiko Kutxan bezeroaren telefono mugikorraren zenbakia izan behar dugu), eta berehala jasoko du berrespen-mezua. Erraz-erraza da. Hori bai, betiere, geroratzeko eskaria erosketa egin den hilabetea bukatu baino lehen egin behar da.

3, 6 eta 12 hilabeteko epeak

SMS bidez hiru hilabetez bakarrik gerora daitezke erosketak, baina Euskadiko Kutxaren gainontzeko sistemekin 6 eta 12 hilabeteko epeak finka daitezke.

Webean erosketa geroratzeko aukera guztiei buruzko informazio gehiago aurkituko duzu. Eta edozein zalantza baldin baduzu, badakizu non gauden.


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Finantza kudeaketa