Zuen ezkontza finantzatzeko mailegu pertsonala eskatzeko jakin beharreko guztia
2020-05-15
Zuen ezkontza finantzatzeko mailegu pertsonala eskatzeko jakin beharreko guztia
Zuen ezkontza planifikatu nahi duzue? Zorionak! Zuen bizitzako unerik berezienetako bat biziko duze. Baina, orain, prestaketak egiteko, xehetasunak doitzeko eta, batez ere, zenbakiak egiteko unea da.
Antzinako tradizioaren arabera, familietako batek hartu behar zituen bere gain ezkontzaren gastuak. Gaur egun, ordea, asko aldatu dira gauzak: sarritan bikoteek berek prestatzen dute dena euren gustura, eta fakturei ere erantzuten diete. Ohiko ezkontza batek gastu handia eskatzen du (gonbidatuak, oturuntza, jaia eta abar), nahiz eta zuek oso xumea egiteko asmoa izan. Eta askotan ez da erraza izaten gastu horri aurre egitea. Aukerarik merkeenak bilatzen badituzue ere, faktura handituko duten gastu finko batzuk daude:
- Oturuntza. Bazkaria, afaria edo zutikako aperitiboa izan arren, ezkontzako atalik garestiena izaten da, betiere gonbidatutako lagun-kopuruaren arabera. Orain, mahaikide bakoitzaren prezioa aukeratu behar duzue —80 eurotik aurrera pertsonako— eta kalkulu erraza egin, zuen ezkontzaren kostu osoaren lehen arrastoa izateko.
- Alde horretarik askotariko gustuak daude: 50 €-ko jantziak emakumezko gonbidatuentzat, 100 €-ko trajeak gizonezko gonbidatuentzat eta orotariko prezioak ezkontideentzat, bakoitzaren esklusibotasunaren eta pertsonalizazioaren arabera.
- Argazki- eta bideo-erreportajea. Ezkontza zuen bizitzako gertaerarik garrantzitsuenetako bat izango da, eta normala da eguneko unerik nabarmenen oroigarri grafikoa gorde nahi izatea. Erreportaje-mota asko daude, baina, oro har, xumeena ere ez da 500 eurotik behera jaisten.
- Musika eta jaia. Egunari bukaera emango dion jaia eta DJ edo musika-talde bat kontratatzea izaten da azken faktura gehien garestitzen duen partidetako bat. Horri beste gastu batzuk gehitu behar zaizkio, hala nola doako kontsumizioak eta baita goizaldeko mokadua ere.
Faktura potolo horri aurre egiteko, aurrezki-erakundearen finantzaketa bilatzen du jende askok, maileguan utzitako dirua epetan eta hitzartutako interesak eta komisioak ordainduta itzultzeko. Horri begira, ordea, oinarrizko aholku batzuk hartu behar dituzu kontuan.
Horrelako gastuetarako aukerarik egokiena mailegu pertsonala eskatzea da. Dena dela, lehenago kontsiderazio batzuk hartu behar dituzue kontuan:
- Finantza-merkatuak eskaintzen dizkizuen aukerak alderatu behar dituzue beti, eta, batez ere, UTBari begiratu behar diozue, urteko tasa baliokideari, horrek barnean hartzen baititu komisioak, interesak eta gastuak.
- Komeni da amortizazio-epe laburra hitzartzea, mailegua azkar likidatzeko. Kreditu pertsonalek 5 urteko epea izaten dute, baina gomendagarria da lehenbailehen amortizatzea, horrela merkeagoa izango baita. Eta gogoratu: kuota txiki batek ez du esan nahi mailegua merkea denik. Erakunde batzuek kuotaren zenbateko txikia eskaintzen dute bezeroak erakartzeko, baina gero amortizazio-epe luzeagoa dute, eta, beraz, mailegua garestiago ateratzen da.
- Eta zuen inguruko norbaitek dirua uztea lortzen baduzue, jaso idatzita maileguaren baldintzak kontratu pribatu edo notario-eskritura baten bidez, arazoak saihesteko. Horrez gain, partikularren arteko maileguen ezaugarriak ikus ditzakezue.
Zein da zure erreakzioa?