Errealitate areagotua CLNet Mugikorrean
2012-12-13
Errealitate areagotua CLNet Mugikorrean
Uda honetan errealitate areagotuko Layar aplikazioarekin Euskadiko Kutxaren sukurtsalik eta kutxazainik gertukoenen kokapena jakiteko aukera aurkeztu genizuen. Orduan aurreratu genizuen aukera hori CLNeten mugikorreko aplikaziorako eskuragarri izango zela. Hilabete batzuetako lanaren ostean, egun hori heldu da eta aukera horrekin gozatu ahal izango duzue mugikorrerako aplikaziotik, baita Euskadiko Kutxaren webaren mugikorrerako bertsiotik ere.Sukurtsalak bilatzeko aplikaziora edo mugikorrerako webera sartutakoan, mugikorraren kamerarekin gertukoenak aurkitu ahal izango dituzue. Helbideaz gain, telefono-zenbakia eta ordutegia ere ikusiko dituzue, eta telefonoz deitzeko eta bertara heltzeko jarraibide zehatzak jasotzeko aukera izango duzue.
Nola sartu
Sukurtsalak eta kutxazainak aurkitzeko tresna horretara sartzeko bi modu daude:- CLNet Mugikorraren aplikaziotik:
- “Sukurtsalak eta Kutxazainak” aukera hautatuta.
- “Kameraren” botoian klik eginda.
- Sukurtsal bat edo kutxazain bat dagoen lekuan Euskadiko Kutxaren logotipo bat ikusiko duzue (gertukoena ilunago). Gune horietakoren bat aukeratzean, sukurtsal horri buruzko informazioa azalduko da. Honako ekintza hauek egin ditzakezue: deitu, nola heldu ikusi...
- Mugikorrerako cajalaboral.com/mobiwebetik:
- “Sukurtsal-bilatzailearen" botoian klik eginda.
- “Errealitate areagotuaren” botoian klik eginda.
- Pantaila bat azalduko da eta Layar aplikazioa instalatuta duzuen galdetuko dizue, gure mugikorrerako webaren bitartez errealitate birtualera sartzeko beharrezkoa baita (CLNet Mugikorraren aplikazioarekin ez da beharrezkoa). Ez baduzu, urrats erraz batzuk jarraituta doan instalatu ahal izango duzue. Ondoren, errealitate areagotuan sartu ahal izango zarete eta mugikorraren kameraren bitartez sukurtsalik gertukoenak ikusi ahal izango dituzue.
Zein da zure erreakzioa?