Errealitate gehitua Euskadiko Kutxaren sukurtsalak eta kutxazainak bilatzeko

Errealitate gehitua Euskadiko Kutxaren sukurtsalak eta kutxazainak bilatzeko

3 min.

Errealitate gehitua Euskadiko Kutxaren sukurtsalak eta kutxazainak bilatzeko

Información de una oficina de Caja Laboral en LayarTelefono mugikorraren bidez Euskadiko Kutxaren sukurtsalak eta kutxazainak bilatzea errazagoa da orain, errealitate gehituko Layar aplikazioarekin. Geruza berriak argitaratu berri ditugu, euskaraz eta gaztelaniaz, sukurtsalen eta sukurtsalik ez dagoen lekuetan diren kutxazainen kokapenari buruz.

Layar Layar puntako plataforma da errealitate gehituko aplikazioen garapenean. Gure gailu mugikorren (telefono adimendunak, tabletak …) kameraren eta GPSaren bidez  interesgarriak diren hainbat lekuri buruzko informazioa aurki dezakegu, tartean Euskadiko Kutxaren sukurtsalei eta kutxazainei buruzkoa.

Gaur egun eskuragarri dago sistema eragile hedatuenentzat (iOS, Android, Symbian eta BlackBerry), eta horiei dagozkien software-dendetatik behera karga daiteke.

Aplikazioa instalatu ondoren, nahi dugun informazioa bila dezakegu. Gure kasuan, “Euskadiko Kutxa” edo “Caja Laboral” bilatuz, aukeratutako bilaketa-erradioan hurbilen diren sukurtsalen eta kutxazainen informazioari buruzko geruzetara sartu ahal izango gara.

Sukurtsal bakoitzaren helbidea, telefono-zenbakia eta ordutegia ikusi ahal izango ditugu, dei bat egin, mapa eskuratu eta gauden tokitik bertara iristeko moduaz azalpen zehatza jaso.

Era berean, epe laburrera errealitate gehitua eskuragarri izango da CLNet-en mugikorrentzako aplikazioko  sukurtsalen eta kutxazainen bilatzailean (betiere Layar eta CLNet-en aplikazioak instalatuta baldin baditugu).


Zein da zure erreakzioa?