Erreklamazioak eta kexak LABORAL Kutxan

Erreklamazioak eta kexak LABORAL Kutxan

2 min.

Erreklamazioak eta kexak LABORAL Kutxan

Ez gara hutsik gabekoak, baina egunetik egunera hobetzen saiatzen gara. Horregatik, gure zerbitzuari buruz kexaren bat baduzu edo erreklamazioren bat aurkeztu nahi baduzu, lagundu nahi zaitugu. Baina legeak zehazten du hori egiteko modua, eta beti ez da izaten nahiko genukeen bezain arina.  Post hau, sistemaren funtzionamendua ulertzeko lagungarri izango zaizulakoan gaude.

Gure betebeharra: Bezeroaren identitatea egiaztatzea eta Espainiako Bankuak onartutako kanala erabiltzea

Finantza-entitatea garenez, dagokigun legedia ez da kontsumoko eta zerbitzuetako enpresek duten berbera. Datu konfidentzialak eta bereziki babestutakoak erabiltzen ditugunez, Espainiako Bankuak identifikazio-sistema eraginkorra izatera behartzen gaitu, Bezeroaren Arretarako Zerbitzuaren izenean erantzun ahal izateko.

Horregatik, kexaren bat edo erreklamazio jakinen bat uzten badiguzu blogean, Twitterren edo Facebooken, seguruenik ezin izango dizugu erantzun, eta beste kanal batera birbideratuko zaitugu: legeak exijitzen digunez, zu zeu zarela egiaztatu behar dugu. Hori ezinbestekoa da Espainiako Bankuak erreklamazioak nola gestionatzen ditugun ikuska dezan. Legearen arabera, ez da nahikoa zure datuak Twitter edo Facebook bidez helaraztea.

Jakin badakigu babes-neurri horiek direla-eta agian ez garela nahiko genukeen bezain azkarrak edo zuzenak izango, baina legeak horrela jardutera behartzen gaitu.

Zure eskubidea: ahalik eta arretarik onena jasotzea

Zeintzuk dira erreklamazio bat aurkezteko Espainiako Bankuak onartzen dituen bideak? Kexa egiten duena zu zeu zarela bermatzen duen edozein:

Gure sukurtsalen sare komertziala:

Gure sukurtsaletako edozeinetan bete dezakezu kexa edo erreklamazioa aurkezteko inprimakia, gure bazkideren batek emango dizuna. Han bertan bete dezakezu, edo hemen bertan kargatu eta nahi duzun sukurtsalean aurkeztu.

Ohiko posta:

Ohiko posta-zerbitzuaren bidez bidali nahi baduzu, hona hemen helbidea:

LABORAL KutxaBezeroaren Arreta Zerbitzua2. posta-kutxa20500 Arrasate

Erabili Online Banka:

Online Bankaren zerbitzuak erabiltzen badituzu, zure gakoen bidez Bezeroaren Arreta Zerbitzura sar zaitezke eta kexa edo erreklamazioa egiteko inprimakia bete.

Bidal egiguzu emaila edo bete inprimaki hau:

Kexa ez-formalak egiteko, hau da, zure identitatea egiaztatu beharrik ez dutenak –kexa orokorragoak, ez eskaini dizugun zerbitzu jakin bati buruzkoak-, gurekin harremanetan jar zaitezke honako helbide elektroniko hauetara idatziz: contactacon@laboralkutxa.com edo erantzunak@laboralkutxa.com. Nahiago baduzu, bete inprimaki hau zurekin harremanetan jar gaitezen.

Gizarte-sareak:

Mezua utz diezagukezu Twitter bidez, edo gure Facebooken, baina berriro diogu, eskaini dizugun zerbitzuari buruzko kexa edo erreklamazio zehatza baldin bada ezingo dizugu bide horretatik erantzun, ezin baitugu zure identitatea egiaztatu, legeak exijitzen digun moduan.

Horrek ez du esan nahi gure gizarte-sareetan eta blogean zure galderak, zalantzak, kritikak eta komentarioak ongietorriak ez direnik. Litekeena da ez izatea norberari gertatutako kasua (Espainiako Bankuak ikuskatu behar dituen horietakoa), baizik eta gure produktuei edo zerbitzuei buruzko zalantza orokorra planteatzea. Orduan pozarren erantzungo dizugu.


Zein da zure erreakzioa?