Eskuratu LABORAL Kutxaren txirrindulari-ekipamendua

Eskuratu LABORAL Kutxaren txirrindulari-ekipamendua

2 min.

Eskuratu LABORAL Kutxaren txirrindulari-ekipamendua

Errepidea gustuko baduzu, edo mendia, bizikletan ibiltzea zaletasuna bada zuretzat, edo ahalik eta errendimendurik handiena lortu nahi baduzu, LABORAL Kutxaren ekipamenduak asebeteko zaitu. Etxeondok diseinatu dituen maillotek eta kulotek egoki erantzungo diete izan ditzakezun behar guztiei.

Dakizunez, LABORAL Kutxan txirrindularitza babesten dugu, eta horren erakusgarri izan da, besteak beste, Euskadi Txirrindularitza Fundazioko oinarriko taldeei munduko lasterkari onenentzako moduko ekipamendua ematea. Lehen kalitateko ekipamendua, helburu guztiak lortzen lagunduko diena.

Maillota gizonentzat zein emakumeentzat diseinatu dute, eta bi modeloak daude eskuragarri. Joskera berritzailea du sorbalden inguruan, eta oso erosoa da, ezin hobeto egokitzen baita txirrindulariaren anatomiara. Etxeondo Superdry ehunari esker, maillota oso azkar lehortzen da, ariketa egitean sortzen den gehiegizko hezetasuna pilatu ez dadin.

Tirantedun kulot laburra oso-oso erosoa da, eta euste atseginekoa. Elastikotasun handia du, Lycra elastomeroari esker eta dentsitate handiko badana duelako, iskioien euskarri irmoa ziurtatzeko, bibrazioak eraginkortasunez xurgatzeko eta presio-puntuak saihesteko. Era berean, bakterioen kontrakoa da eta kanpoaldeko zulotxoek jantziaren transpiragarritasuna areagotzen dute.

Non erosi daiteke ekipamendua?

Bi gurpilak maite eta errepidean edo mendian bizikleta gainean gozatzen duzuenok, eta, halaber, txirrindularitza lagundu nahi duzuenok, ekipamendua gure online dendan eskura dezakezue.

Eta, gainera, eskuratu % 40ko deskontu-txartela

Gustuko al duzu LABORAL Kutxa taldearen ekipamendua? Kolore magentaz, berenjenaz eta berdez bete nahi ditugu errepideak. Horrek esan nahiko du guztion artean inoiz baino gehiago babesten dugula oinarriko txirrindularitza, aukera berberak eskaintzen dizkiegula txirrindulari berriei, hasten ari direnei edo jada sendo ari direnei.

Zuk ere ekipamendu horrekin atera nahi baduzu kalera, aprobetxatu % 40ko deskontu-txartel esklusiboa: sartu hona eta bete zure datuak. SMS bidez jasoko duzu deskontu-txartela, gure online dendan trukatzeko.

Conoce más sobre la equipación


Zein da zure erreakzioa?