ETE bazara eta finantzaketa behar baduzu, LABORAL Kutxa-k 2.000 milioi euro ditu zuretzako
2015-10-13
ETE bazara eta finantzaketa behar baduzu, LABORAL Kutxa-k 2.000 milioi euro ditu zuretzako
LABORAL Kutxa-ko Josu Arraiza, Enpresen Arloko zuzendariak, eta Oscar Muguerza, Enpresetako Negozio Garapeneko Zuzendariak, erakundeak enpresen merkatuan eskainiko dituen azken nobedadeak aurkeztu dituzte Bilbon.
Euskadin enpresen %98a ETE-ak dira eta, egunero, asko dira finantzaketa lortzeko benetako zailtasunak dituztenak. Horregatik, erakundeko arduradunek enpresen eskuragarri jarriko diren 2000 milioi euroko lerro bat merkaturatuko dutela iragarri dute, 2014ko uztailean abian jarritako Plan ORAIN lerroa agortu ondoren; sei urte hauetan lehenengo aldiz inbertsiorako maileguek likideziakoak gainditu dituzte. Guztira, 1.410 milioi euroren proiektuak eta zirkulatzailea finantzatu dira.
Enpresa guztietara iristeko helburuarekin, 2.000 milioi euroak behar adina enpresa-figuratan banatuko dira, zirkulatzaileak edo estrukturalak, nazionalak edo nazioartekoak, enpresa handientzakoak edo txikientzakoak, prezio aldakorrekin bezero-ratingaren arabera eta lurraldeka jarraian adierazten den moduan:
- 600 milioi Bizkaian
- 500 milioi Gipuzkoan
- 300 milioi Araban
- 300 milioi Nafarroan
- 250 erakundeak presentzia duen gainerako lurraldeetan, hots, Errioxa, Gaztela eta Leon, Aragoi, Asturias, Kantabria eta Madril.
Bestalde, adituek egungo merkatuaren egoera ere aztertu zuten, oinarritzat LABORAL kutxa-ko azterketen departamentuak egindako azken hiruhileko enpresa-konfiantzaren txostena hartuta, zeinak, oso emaitza baikorrak jaurtitzen dituen. 2014. urte hasieran, enpresei kredituak emateak gora egiten du, batez ere, estatuko enpresa handietan, eta, 2015etik aurrera, berriz, baita ETE-etan ere, bereziki, bi faktoreren eraginez:
- Inbertsioen gehikuntza, %10-%12 bitartean
- Kreditua lortu ahal izateko finantza-baldintzen hobekuntza
Aurreikuspenak 2016ra begira
Datozen urteetarako, enpresentzako kredituei dagokienez hazkunde ona itxaro da, %5eko mailan, egun daudenak baino handiagoak alegia; nahiz eta Arraizak eta Muguerzak ziurgabetasuna eragiten duten faktoreak daudela ere aitortzen duten, horien artean, ekonomia globalaren dezelerazioa, batez ere, ekonomia txinatarraren narriadura, ETE-entzako kredituaren garestitzea; eta banku handien finantzaketa enpresa handietan kontzentratzea.
Informazioa zabaldu nahi izanez gero, aurkezpenaren bideoa utziko dizugu:
Zein da zure erreakzioa?