Eteentzako berrikuntzaren hitzordu nagusia Global Innovation Day da

Eteentzako berrikuntzaren hitzordu nagusia Global Innovation Day da

2 min.

Eteentzako berrikuntzaren hitzordu nagusia Global Innovation Day da

2018ko ekainak 13. Zergatik da berezia egun hau eta zergatik idatzi behar da nahitaez ete guztien agendan? Bada, Donostiako Kursaalean Global Innovation Day izango da, eteentzako berrikuntza-topaketa Euskadin.

Esperientziak eta informazioa trukatzeko lekua, kasu arrakastatsuak ezagutzekoa, jardunbide egokiak partekatzekoa eta berrikuntza eteentzat ezinbestekoa dela azpimarratzekoa. 200.000 bat etek osatzen dute euskal enpresa-ehunaren %99a.

Topaketa erreminta praktikoa eta parte hartzekoa izan nahi da. Modu horretan, Global Innovation Day 2018ko jardueren barnean, Eteen erronkak tailerra nabarmendu behar da. 5 arlo nagusitan zatitzen da, eta enpresek "kritikoak" bezala identifikatzen dituzte:

- Negozio-eredu berriak. Eredu berriak (zerbitzua ematea, bigarren mailako jarduerak lehen mailako jarduera bilakatzea,…) garatzeko zenbait bide ezagutze aldera, etorkizunari begira berrikuntzaren eta lehiakortasunaren iturri bezala.

- Berrikuntzaren finantzaketa. Parte hartzen duen ete bakoitzaren erronkak identifikatzeko berrikuntza finantzatzerakoan, eta eremu horretan erreferentziazko agenteak zeintzuk diren ezagutzeko, eskaini dakizkiekeen irtenbideekin batera.

- Pertsonak: ezagutza, prestakuntza eta talentua kudeatzea. Pertsonen kudeaketa-premia berriak ebazteko zer-nolako baliabideak eta erremintak erabil ditzaketen aztertzeko.

- Marketingerako estrategia berriak. Posizionatzeko eta salmentetarako estrategia berriak aplikatuaz besteetatik bereizten ari diren zenbait ete zer egiten ari diren eta horretarako irtenbideak eskaintzen dituzten zenbait agente ere zuzenean ezagutzeko.

- Enpresa ekarleak berrikuntza-iturri gisa. Enpresa ekarleek (konpainia handiak) zer-nolako aukerak sortzen dituzten jakiteko eta enpresa horien eskaerei erantzuna eman ahal izateko jorratu beharreko barne-aldaketak lantzeko.

Garrantzitsua! Plazak mugatuak dira; beraz, parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea.

Eragingarri gehiago? Doakoa izateaz gain, lanerako 5 arlo horietako bakoitzean, enpresa bakoitzak aukera izango du zuzenean harremanetan jartzeko arazo zehatzak arrakastaz konpondu dituzten beste eteekin.

Parte hartzeko saio honetan, gainera, parte-hartzaile bakoitza irtenbideak eman dakizkiekeen erreferentziazko agenteekin bildu ahal izango da; hala nola, Bilbao Ekintza, MIK, Euskalit, Tecnalia, Elkargi, SPRI, Orkestra, Laboral Kutxa, Donostiako Sustapena, Tknika, Adegi, Mondragon Korporazioa, Ekonomisten Euskal Elkargoa, Bilboko Ganbera, Gipuzkoako Ganbera,  Sener eta CAF.

Hitzaldiak eta eztabaidak

“Bereizten gaituenak errentagarri egiten gaitu”, horrela pentsatzen du Silvia Lealek, berrikuntzan eta eraldaketa digitalean Espainian hamar aditu eraginkorrenetariko bat. Lealek baita ere programaren barruan egingo diren hitzaldietan parte hartuko du, Eduardo Anituarekin batera; hau da, BTI Biotechnology Institute-ren sortzailea, lehendakaria eta zuzendari zientifikoa. Konpainia hori mundu-mailan erreferente zientifikotzat hartzen da medikuntza erregeneratiboan.

Kursaaleko topaketa honetan, lehenik eta behin, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak egindako Berrikuntzaren Txostenaren edizio berria ezagutzera emango da, eta, ondoren, eztabaida egingo da honako hauetako ordezkariekin: enpresa ekarleak; eteak; zientzia, teknologia eta berrikuntzaren euskal sistemako agenteak; eta hezkuntza-mundua.

Aukera hau aprobetxatu gabe geratuko zara? Zure enpresarentzat berrikuntza-prozesu arrakastatsua nahi baduzu, ez galdu Euskadin berrikuntzaren inguruan egingo den hitzordu bakar hau: Global Innovation Day 2018.


Zein da zure erreakzioa?