Etxe-aseguru baten estaldura nagusiak: zein dira?

Etxe-aseguru baten estaldura nagusiak: zein dira?

3 min.

Etxe-aseguru baten estaldura nagusiak: zein dira?

Etxe-aseguru bat kontratatu aurretik, estaldurei erreparatu behar diezu lehenik eta behin, batez ere iruzurrak saihestu nahi badituzu. Artikulu honetan, etxe-aseguru orok barnean hartu beharreko gutxieneko edo oinarrizko estaldurak zein diren eta zer egoeraren aurrean babestuko zaituzten ikusiko duzu. 

Etxe-aseguru bat kontratatzen denean kontuan hartu beharreko lehen gauzetako bat aseguruaren estaldurak dira, hau da, polizak zer egoeraren aurrean babestuko gaituen.

Hori dela eta, etxe-aseguru baten estaldurarik ohikoenak eta aseguru-entitate gutxi batzuek (hala nola LABORAL Kutxak) aseguratuei eskaintzen dizkieten estaldura gehigarriak zein diren azalduko dizugu post honetan. 

Etxe-aseguru baten estaldurak

Etxe-aseguru ororen estaldurak 3 motatakoak izan daitezke: edukitzailea babesten dutenak, edukia babesten dutenak eta hirugarrenei eragiten dizkiegun kalteen aurrean babesten gaituztenak (hau da, erantzukizun zibila estaltzen dutenak).

Beraz, aseguru osatu bat nahi baduzu, edukitzailearen, edukiaren eta erantzukizun zibilaren estaldurak barnean hartzen dituela eta klausulak eta salbuespenak ahalik eta gutxien direla ziurtatu beharko duzu.

Edonola ere, ez duzu ahaztu behar etxe-asegurua ez dela nahitaezkoa Espainian, eta, gainera, estaldura batzuk soilik kontrata ditzakezula etxe-aseguruen barruan dauden hainbat modalitateren bitartez (alokairuko etxebizitza baten kasurako, adibidez).

Edukitzailearen estaldurak

Etxe-aseguruek edukitzaileari, hots, eraikuntzaren parte diren elementuei (hala nola sabaiei, zoruei, hormei eta abar) lotutako estaldurak eskaintzen dituzte.

Edukitzailea aseguratzeak eraikinaren egituraren elementuak estaliko ditu.

Edukiaren estaldurak

Etxebizitzaren barruan dauden ondasunak aseguratzen ditu (altzariak, objektu pertsonalak, etxetresna elektrikoak eta abar).

Adibidez, beirak, kristalak, bitroa, marmola eta abar hausten diren kasurako oso interesgarria da edukiaren estaldura.

Oso garrantzitsua da, halaber, polizan edukiaren balio aseguratu erreal bat sartzea, kalte-ordainaren balioa horren araberakoa izango baita.

Erantzukizun zibila

Estaldura horrek hirugarrenei eragiten dizkiegun kalteez eta kalte horien erreklamazioaz babesten gaitu.

Adibidez, edozein auzotarren elkarterentzat, matxurarik ohikoenetako bat hodi bat haustea eta auzotarrei hezetasunak eragitea izaten da.

Horrez gain, kontratatu aurretik jakin beharra dago aseguruaren zenbatekoa zein den eta ordezkaritza juridikoko gastuak (behar izanez gero) eskaintzen dituzten. Horiek guztiek huskeriak badirudite ere, arazo handiak eragin ditzakete poliza erreklamatzeko garaian.

Azpimarratu beharreko oinarrizko estaldurak:

Aurreko guztia adierazi ondoren, ia etxe-aseguru guztietan jaso ohi diren oinarrizko estaldura batzuk azpimarratuko ditugu.
  • Suak, tximista batek edo gas-leherketa batek eragindako kalteak. Aseguruak sute-estaldurarik ez badu, etxebizitza edo haren balioa gal liteke. LABORAL Kutxak gomendatzen dizu etxean sute edo ur-ihes bat jasan ondoren egin behar denari buruzko informazioa eskuratzea; era horretan, zer espero dezakezun jakingo duzu, eta asegururik onena kontratatu ahal izango duzu.
  • Ondasunek agente atmosferikoen ondorioz jasaten dituzten kalteak: euria (betiere orduko litro kopuru jakin bat gainditzen duen ur kantitate batera iristen bada), haizea (betiere haizearen abiadurak orduko kilometro jakin batzuk gainditzen baditu), harriabarra eta elurra.
  • Aseguratutako instalazioen parte diren errekuntza-sistemetan gertatutako jario edo ihesen ondoriozko keak eragindako zuzeneko kalte materialak.
  • Kanpoko alterazio elektrikoen, tximisten edo higiezinaren instalazio elektrikoan edo beste aparatu batzuetan gertatutako zirkuitulaburren ondorioz aparatu elektrikoetan eragindako kalteak. Komeni da jakitea kalteak beren berritako balioaren arabera baloratuko diren ala ez.
  • Instalazio propioetako edo hirugarrenen instalazioetako urak eragindako kalteak, eta lokalizazioaren, konponketaren eta buxadurak kentzearen gastuak. ICEA elkartearen arabera, etxean gertatzen diren ezbeharren % 34 urak eragindakoak dira Espainian.
  • Estaltzen den zenbatekoa ikusi behar da.
  • Lapurreten, espoliazioen edo ebasketen ondorioz eragindako kalteak.
  • Bitxien eta baliozko objektuen lapurreta. Etxebizitzan lapurreta bat jasaten badugu, baina estaldura hori badugu, kalte-ordain bat jasoko dugu. Lotutako estaldura batzuk: sarrailaren aldaketa, giltzen galera, kreditu-txartelen iruzurrezko erabilera, eta objektuen –oro har– lapurreta eta espoliazioa. Datu interesgarri bat: euskal etxeetan, lapurreten kopuruak % 30eko igoera izan du 2018an.
  • Familiaren eta higiezinaren erantzukizun zibilaren

Etxe-aseguru baten estaldura gehigarriak

Gainera, zure etxe-asegurua osatzeko beste estaldura batzuk ere badaude. LABORAL Kutxak honako hauek eskaintzen ditu:
  1. Plus laguntza. Konponketak egiteko eskulanaren lehen 3 orduak, honako gremio hauetan: iturgina, igeltseroa, argiketaria, pertsiana-jartzailea eta/edo galdara.
  2. Etxetresna elektrikoen laguntza. Konpontzeko eskulanaren irteera eta lehen 3 orduak estaltzen ditu.
  3. Kontsumitzailearen defentsa juridikoa.
  4. Errentatzailearen defentsa juridikoa.
  5. Defentsa juridiko zabaldua. Komunitateari egindako erreklamazioak, lan-erreklamazioak edo etxeko zerbitzua.
  6. Edukitzailearen eta edukiaren kalte estetikoak.
  7. Esku-trebe zerbitzua.
  8. Maizterraren ekintza bandalikoak (etxea alokatuta badago).
Orain estaldurak ongi ezagutzen dituzunez gero, probetxua atera ahal izango diozu etxe-aseguru bati.

Agian interesatuko zaizu jakitea euskal familiak direla etxe-aseguru gehien dituztenak 1983ko uholdeez geroztik.

Ez itxaron zure etxebizitzan zerbait gertatu arte etxe-aseguru baten garrantziaz jabetzeko. Zalantzaren bat baduzu, pozik erantzungo dizugu, eta behar dituzun aholkuak emango dizkizugu zure egungo egoerara eta etxebizitzara egokitutako asegururik onena kontrata dezazun.

Kalkulatu tarifa Optima On asegurua


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Online bankua Inbertsio estrategiak