Etxeko aseguruak: zer da edukitzailea eta nola zenbatesten da haren balioa?

Etxeko aseguruak: zer da edukitzailea eta nola zenbatesten da haren balioa?

2 min.

Etxeko aseguruak: zer da edukitzailea eta nola zenbatesten da haren balioa?

Gauza gutxik ematen dute etxeko aseguru ona edukitzearen pareko lasaitasunik. Izan ere, etxebizitza ondo estalita edukiko duzu edozein ezbehar gertatuz gero ere; dela ezbehar txikia, hala nola kristala apurtzea, dela ezbehar handiagoa, hala nola ur-isuria edota etxeak sua hartzea.

Legeak ez du etxeko asegurua edukitzera behartzen —auto-asegurua ez bezala, autoz ibiltzeko nahitaezkoa da eta—; alabaina, ezin gomendagarriagoa da, edozein ezbehar gertatuz gero, hari aurre egin ahal izateko. Horregatik, gure beharrizanetara egokituko den eta ahalik eta estaldurarik onena emango digun asegurua aukeratu beharko dugu. Eta asegururik onena aukeratzeko, etxeko aseguruetan erabiltzen diren terminoetako batzuk berrikusiko ditugu. Hasteko, oinarri-oinarrizko termino bat: edukitzailea. Funtsezko galderari erantzungo diogu lehenengo eta behin.

Zer da edukitzailea?

Edukitzailetzat jotzen dira eraikineko eraikuntzako eta egiturazko elementuak. Zer sartzen da hor?

Edukitzailea aseguratzeak esan nahi du eraikinaren eraikuntzako eta egiturazko elementu guztiak estalita egongo direla. Eta zein dira?

  • Etxebizitzaren egitura: sabaia, zorua eta hormak, zoladura…
  • Instalazioak: ur- eta gas-hoditeria osoa, telefono-kableak eta argi-indarrarenak, berokuntza, ur beroa eta komunak...
  • Dekorazioko elementu finkoak: pintura, parketa, errodapiak, moldurak, igeltsua
  • Beste elementu finko erkide batzuk, etxebizitzaren komunitatean daudenak: trastelekuak eta garajeak.

Nola zenbatesten da edukitzailearen balioa?

Edukitzailerako aseguratzen den kapitalak eraikina berriz eraikitzeko kostua hartuko du aintzat, orubearen balioa edozein dela ere. Horretarako, zer material erabili den eta zer kalitate duen ikusi beharko da.

Normalean, hori kalkulatzeko biderkatu egiten dira etxebizitzaren azalera eraikiaren metro koadroak eta antzeko ezaugarriak dituen beste eraikuntza bat eraikitzeko batez besteko kostua.

Edukitzailea aseguratzeko bi modu daude

  • Haren balio osoa, egitura osoa babesteko.
  • Edo lehen arriskua. Kasu horretan, arrisku jakin bat estaltzen da, zenbateko edo ehuneko jakin bateraino, ondasunak duen benetako balioa edozein izanik ere.

Edukitzailea zenbatesteko adibide bat

Behe-mailako edo maila ertaineko etxebizitzen kasuan, metro koadro bakoitzeko 900 euro inguru izango dira. Eraikin atxikia bada, 1.100 euro izango dira eta familia bakarreko etxebizitzen kasuan, 1.200 euro metro koadroko.

Gogoan izan LABORAL Kutxan banka eta aseguruen eredu berezi-berezia dugula eta, horri esker, gure bezeroei zerbitzu integrala eskaini ahal diegula eta zeure beharrizan guztietan aholkatu zaitzakegula.

Gure etxebizitza-aseguruen katalogoak oinarrizko modalitateak hartzen ditu baina, gainera, Etxeko plus-asegurua ere badugu. Edukitzeagatik, «eskutrebe digitala» ere badu, arazo informatikorik baduzu, zuri laguntzeko prest. Gainera, alokairuan bizi bazara maizterrentzako aseguru berezia har dezakezu eta, kontrara, zeure etxebizitza alokatzen baduzu, errentamenduetarako aseguru berezia duzu eskura. Interesatzen al zaizu? Eskatu informazioa eta doan aholkatuko zaitugu, telefonoz edo posta elektronikoz.

Etxeko aseguruak


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Online bankua Inbertsio estrategiak