Etxeko gastuak kontrolatzeko aplikazio informatikoak

Etxeko gastuak kontrolatzeko aplikazio informatikoak

3 min.

Etxeko gastuak kontrolatzeko aplikazio informatikoak

Batzuek gaitasun naturala dute poltsikoan sartzen zaien zentimo oro kontrolatzeko. Badakite zenbat duten, zenbat izango duten, zertan gastatzen duten eta lasai egoteko zenbat aurreztu behar duten. Eta, itxura batean behintzat, ez zaiela batere kostatzen ematen du. Beste batzuek, ordea, sufritu egiten dute espero ez zuten ordainagiri bat jasotzen duten edo aurrekontu baten barruan ibiltzeko gai ez direla ikusten duten bakoitzean.

Egia esateko, ekonomia saneatua izateko, ez dago zertan gutxiago gastatu; hobeto gastatzea eta informatuta egotea da kontua. Helburua argia da: zezenak ez harrapatzea eta, diru-zorroa ateratzen dugun bakoitzean, erabaki kontziente eta positiboaren ondorioz izan dadila, ez gero damuaraziko gaituen gastu bat egiteko. Berezkoa baduzu jokaera hori, segur aski ez daukazu irakurtzen jarraitzeko premiarik; baina, hala ez bada, zorionekoa zara XXI. mendearen bigarren hamarkadan bizi izateagatik, dirua erabiltzen laguntzeko mugikorrerako mota guztietako aplikazioak baitituzu eskura. Hona hemen horietako batzuk:

Spendee: Spendee izenak berak dionez —gastatua, ingelesez—, erabiltzaileari dirua nora doakion jakiten laguntzea du xede. Honela funtzionatzen du: dirua (eskudirutan edo kreditura) gastatzen dugun bakoitzean, kopurua idatziko dugu aplikazioak eskaintzen dizkigun kategorietako batean: arropan, erregaian, bidaietan, janarian… Atal horietako bakoitzean zer gastatzen dugun dakigunean, errazagoa izango da guretzat bakoitzean egindako gastu handiegia kontrolatzea eta beharrezko doikuntzak egitea, gure ekonomia kontrolatzeko horixe bada egin nahi duguna. iOSerako eta Androiderako.

Fintonic: Ia-ia magia egiten duen programa. Gure lineako bankuetara sartzea ahalbidetzen du (LABORAL Kutxaren kontuen eta txartelen bidez) eta sarrera-gastu guztiak sailkatzen ditu.

Horrela, kontzeptu bakoitzean (telekomunikazioetan, elikaduran, botikan…) zenbat gastatu dugun jakingo dugu. Azken finean, hilean gastatzen dugunaren zati handi bat ez da txanponetan eta billeteetan gastatzen: eragiketa elektronikoak dira, eta aplikazio horri eskerrak kontrolatu egin ditzakegu. Gure Fintonic kontuak irakurtzeko soilik dira, eta, beraz, ezin izango dugu ez aldaketarik egin, ez, jakina, transferentziarik agindu. iOSerako eta Androiderako. Zure kategoriak zuk zeuk zehaztu nahi ez badituzu, gogoan izan gure online bankak egin dituzun gastu guztiak saltegi motaren arabera ikusteko aukera ematen dizula, eta abonatutako ordainagiriak motaren arabera sailkatzen dituela. Oso baliagarria.

Splitwise: Berez, ez da etxeko ekonomia kudeatzeko aplikazio bat, baina poltsikoak eskertuko digu, erabiltzen badugu. Splitwisek lagunekin edozein gastu partekatzea ahalbidetzen digu. Adibidez: hainbat lagunekin oporretara bagoaz, bakoitzak bere gastuak idatziko ditu aplikazioan (adibidez: autopistakoa edo supermerkatuan egindako erosketena). Lagunen bati dirua utzi dion ere jaso dezake. Gastua talde osoarentzat —gasolina, esaterako— edo hainbat pertsonarentzat —hiru lagun zinera badoaz, kasu— den zehazteko aukera ematen du sistemak. Splitwisek kalkuluak egiteaz gain, zorrak bateratzen ditu: hartara, bakoitzak badaki zenbat ordaindu behar duen edo lagun bakoitzarengandik zenbat jaso behar duen. iOSerako eta Androiderako. Gainerako plataformetarako web-bertsioa.

Expense Manager: Enpresei langileen gastuak kudeatzen laguntzen dien aplikazioa. Gastuok lehenbailehen onartzea eta kontabilitate orokorrean akatsik gabe jasotzea da helburua. Androiderako.

Zureo Home: Gastua administratzea izan al daiteke erraza eta dibertigarria? Aplikazio honen sortzaileen esanetan, bai, eta, ziurtatzen dutenez, Zureo Homek berdin balio du esperientziarik gabeko helduentzat eta seme-alabak kontabilitatearen munduan sartu gura dituzten gurasoentzat. Hileko fakturak, ordainagiriak eta sarrerak kontrolatzea ahalbidetzen du programak, eta, erabiltzaileak online bankaren zerbitzuren bat badu, aplikazioan txerta dezake, kontuan nola dauden jakiteko uneoro. Gainera, grafikoak eta aurrekontuak egiteko aukera ematen du aplikazioak. Windowserako (idazmahairako).

Toshl Finanzas: Gehiago aurreztea eta kezkak murriztea, horixe agintzen du Toshl aplikazioak. Expendeek bezala, gure dirua nora doan erregistratzeko aukera ematen duen gastuen atala du honek ere. Atal bakoitzerako aurrekontu bat ezarri badugu, sistemak ohar bat bidaliko digu, betetzen ari ez bagara. Eta, onena da merkatuko ia smartphone guztietan funtzionatzen duela: Android, iOS, Symbian eta Windows Phone sistema eragileetan.

Echa Cuentas: Garbi dago matematikak ez duela ezertarako balio esaten zutenak oker zeudela. Egunez egun, matematika-eragiketa mordoa egiten dugu: fakturen zergak kalkulatu, gastu bat eginda soldatatik zenbat kenduko dugun eta kreditura erosiz gero txartelean zer nolako gainkargua kobratuko diguten, adibidez. Echa cuentas aplikazioa kontu horiek eta askoz ere gehiago (hipotekaren amortizazioa, dibisa-bihurketa, gordailuen simulazioa...) erraz-erraz egiteko dago pentsatuta. Kalkulagailua motz geratzen denean kontuak samur egiteko. Androiderako.

LABORAL Kutxaren online banka: Jakina, gure online bankak ere ematen dizu aukera bat baino gehiago zure dirua kudeatzeko. Gure aplikazioak erabilita zure gastuak eta diru-sarrerak grafiko bidez ikus ditzakezu, ordainagiri guztiak ikusi eta ordenatzeko modua ematen dizugu, aseguruak kudeatu ditzakezu eta zure zergekin edo jubilaziorako inbertsioekin simulatzeak egin ditzakezu.


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Online bankua