Etxeko kontuak nola eduki eguneratuta CLNetekin

Etxeko kontuak nola eduki eguneratuta CLNetekin

5 min.

Etxeko kontuak nola eduki eguneratuta CLNetekin

Zer lotura dute etxeko kontuek eta Euskadiko Kutxaren  banka elektronikoak? Linea bidezko bankaren erosotasuna goraipatu izan da beti; izan ere, banku-eragiketarik arruntenak sofatik mugitu gabe egin daitezke. Gainera, jada ez dugu ordenagailu bat behar: telefono mugikorretarako aplikazioei esker, gauden lekuan gaudela, sukurtsal birtual bat izango dugu beti erabilgarri. Eta linea bidezko banka, erosoagoa ez ezik, eragiketa batzuetarako hobea ere izango balitz? Adibidez, etxeko ekonomia bideratzeko.Etxeko kontuak eguneratuta edukitzea ez da lan erraza. Gastuak ugariak eta era askotakoak izaten dira eta, gainera, hil guztietan ez dira berdinak izaten. Izan ere, fakturak hilean behin, hiru hilean behin, sei hilean behin edo urtean behin jasotzen dira, eta  beste batzuetan (gehiegitan etxeko ekonomiaren kalterako) ezustekoak egoten dira. Horietan, ez dugu jakiten ez zenbateko gastua izango den, ez noiz helduko den. Kostu finkoak ez direnez, zailena urtean zehar zenbat ordaindu dugun jakitea izaten da, zalantzarik gabe. Horren adibide garbia da berokuntza: etxea tenperatura egokian eduki nahi izatekotan, dirutza ordaindu behar da neguko hiletan eta gainerako hiletan ia ezertxo ere ez. Euskadiko Kutxak CLNeten zenbait tresna eskaintzen ditu, gure sarrera eta gastuen erradiografia izaten laguntzeko.

Sarrerak eta gastuak hilez hil

CLNetek eskaintzen dituen baliabidetatik bat oso erabilgarria da. “Sarreren eta gastuen mugimenduak” da hori. Nabigazio-menuan, ezkerraldean dago, lehen epigrafearen barruan: “Kontuak”. Oso erraz erabiltzen da: ongietorri pantaila batean, gure zein konturen gainean jardun nahi dugun adieraz dezakegu. Gure kontu guztiak ere hauta ditzakegu, gure egoera ekonomikoaren ikuspegi orokorra izan nahi badugu.

Hortik aurrera, bi zerbitzu izango ditugu aukeran:

    Hileko sarrera eta gastuak CLNeten
  • Sarrerak eta gastuak hilez hil: epealdi luzeak aztertzeko (esate baterako azken urtea).
Sarrera eta gastuak ez ditugu banan-banan ikusiko; izan ere, motaren arabera multzokatuta agertuko dira: alde batetik nomina eta pentsioetako diru guztia ikusiko dugu, eta bestetik leihatilan sartutakoa.

Gastuei dagokienez, honela sailkatzen ditu: telefono-fakturak (hautatutako kontuetatik ordaindu diren telefono mugikor eta finko guztienak), energia-hornitzaileenak, gure kreditu-gastua eta abar.  Zenbateko baten xehetasuna (abuztuan “ordainagiriak eta helbideratzeak” atalean ordaindutako 553ak zerenak diren, adibidez)  ikusi nahi badugu, klik egingo dugu zifraren gainean, eta  leiho berri batean diru hori zenbait partidetan banatuta agertuko zaigu.  Azken bost urteetakoak ikus ditzakegu!

  • Sarrera eta gastuen xehetasuna: 1 eta 3 hil bitarteko epealdietarako egokia. Gauza bera eskaintzen digu, baina epealdi laburragoetarako. Gastu eta sarrera bakoitza bere aldetik ematen dituenez, ez da klik egin behar xehetasuna ikusteko. Oso erosoa da hil zehatz bateko laburpena egiteko.

Txartelak ondo ordenatuta

Kreditu-txartelarekin ordaintzen dugunean, dirua eman dugun sentsazio txikiagoa izaten dugu, ez dirudi produktu edo zerbitzu bat ordaindu dugunik. Horregatik, txartelarekin zer eta non ordaindu dugun gogoratzen lagunduko digun tresnak oso baliagarriak izaten dira.

CLNeten, “Txartelak” atalean (bigarren epigrafea ezkerreko menuan), gure gastuak saltoki motaren arabera sailka ditzakegu, epealdi laburretan edo urtebetean . Horrela, begiratu batean jakingo dugu zenbat gastatu dugun gasolindegian edo supermerkatuan.

Txarteleko mugimenduak CLNetenHileko erosketak denda motaren arabera sailkatuta

Dirua non gastatzen eta non alferrik galtzen dugun jakiten badugu, gure finantzak orekatu eta zentzuz gastatuko dugu. Hau da, dirua zoriontsu egiten gaituzten gauzetan gastatuko dugu.

Etxeko ekonomia kudeatzen denbora gutxiago ematen dutenek, erabaki onuragarriak hartzen lagunduko dieten ezustekoak izango dituzte. Azken finean, zerbitzu hau ona da iraganean nola jokatu dugun jakiteko eta, horrela, etorkizunean nola jokatuko dugun aurreikusteko. Are gehiago, gure gastu-erabakietan beharrezko aldaketak egin eta diruari erabilera hobea emateko.

Nor bere gustura

Informazioa emateko modurik onena sortzen ahalegintzen garen arren, jakin badakigu bakoitzak dakiela ondoen nola sailkatu bere banku-mugimenduak. Horregatik, gure zerbitzu batzuetan, informazioa esportatzeko aukera ematen dugu askotan, gehien erabiltzen den formatura pasatzeko: Excel kalkulu-orrira. Horrela, erabiltzaileak sarrera eta gastuak gehien komeni zaion eran ordenatuko ditu, eta nahi duen erara erabili.  Dituen abantailak begi bistakoak dira, batez ere betiko libretarekin alderatuz gero.

Mugimenduak CLNetetik Excelera esportatuta

Eta zuk, nola erabiltzen duzu CLNet etxeko ekonomia hobeto kudeatzeko? Zure trikimailuak ezagutu nahi genituzke, erreminta ahaltsu horri etekin guztia ateratzeko.


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Teknologia Segurtasun informatikoa