Etxerako premiazko zerbitzua eska dezakezu mugikor edo tableta bidez
2015-10-14
Etxerako premiazko zerbitzua eska dezakezu mugikor edo tableta bidez
“Etxean sartzeko ateko kristala apurtu zait, eta beldur naiz erraz sar daitezkeelako lapurretan egitera. Zer egin dezaket?”. “Etxebizitza urez gainezka daukat! Dirudienez etxeko tutu bat apurtu da eta ezin dut ur-ihesa gelditu. Nork lagun diezadake?” “Auzoko guztiak etxean daude lasai-lasai telebista ikusten eta nik ez dut argirik nire etxebizitzan. Zer egin dezaket?” Egokitu al zaizu egoera horietakoren bat? Denok nahiko genuke etxean izan ohi ditugun noizbehinkako arazoetatik libre egotea, baina denok izan ohi ditugu ezusteko txikiak. Horregatik, garrantzitsua da etxe-aseguru on bat izatea eta, elektrikari, sarrailagile edo beiragile bat behar dugunean, norengana jo jakitea. LABORAL Kutxarekin, zerbitzurik onena duzu bermatuta, eta orain laguntza eskatzea inoiz baino errazagoa da. Larrialdietan, zure mugikorreko edo tabletako appa ireki besterik ez duzu egin behar, edo mugikorretarako gure webean sartu, eta laguntza eskatu ahal izango duzu erraz eta azkar. Klik batekin, profesional bat zurekin harremanetan jarriko da eta laguntza emango dizu.
Azalduko dizugu nola egiten den.
Behin laguntza eskatutakoan, berehala jarriko gara martxan. Profesional bat zurekin harremanetan jarriko da zerbitzua baieztatzeko, zure helbidea idazteko eta zure etxera zer ordutan helduko den jakinarazteko. Premiazko zerbitzua denean, konpromisoa hartzen dugu zure etxebizitzara joan eta arazoa 3 ordutan baino gutxiagotan konpontzeko. Jakina, gerta daiteke zure kasu pertsonala bereziki larria izatea. Horregatik, oso garrantzitsua da deitzen dizugunean egoki deritzozun xehetasun guztien berri ematea. Etxean sartu ezinik geratu zara eta kezkaturik zaude sukaldeko sutan zerbait utzi duzulakoan? Zure etxebizitzan lapurretan egin dutela uste duzu? Eman guztiaren berri, kontuan izan eta ahalik eta azkarren martxan jartzeko.Nola funtzionatzen du zerbitzuak?
Sartu “aseguruak > Premiazko laguntza behar dut” atalera mugikor edo tableta bidez. Pare bat galdera egingo dizugu, zerbitzu egokia emateko eta loturiko etxe-poliza egiaztatzeko. Hiru urratsetan zerbitzua eskatu eta hiru ordu baino lehen izango duzu konpontzailea zure etxean.Premiazko zerbitzuak arazoa konpontzeko beharrezko konponketak baino ez ditu barne hartzen:
- Ezin baduzu atea ireki, atea irekiko dizugu.
- Kristal bat apurtu delako zure etxebizitza arriskuan badago, behin behinean estaliko dugu zuloa.
- Etengabe irteten bada ura, ur-ihesa etengo dugu.
Horregatik honako konpromiso hauek hartzen ditugu:
- Konpontzailea 3 ordutan baino gutxiagotan joango da etxebizitzara eta aurretik deia jasoko duzu noiz helduko den jakinarazteko.
- Eguneko 24 orduetan, urteko 365 egunetan, zuri laguntzeko prest gaude.
- Zerbitzu guztiei jarraipena egiten diegu, zerbitzu-estandarrak betetzen direla egiaztatzeko.
Zein da zure erreakzioa?