Euskadiko Kutxa eta Internet bidezko banka. Aholku praktikoak
2009-03-02
Euskadiko Kutxa eta Internet bidezko banka. Aholku praktikoak
Azken urteotan, Internet bidezko banka-zerbitzuak indarra hartu du berezko kanal gisa, banako erabiltzaileentzat zein enpresentzat.
Norberaren kontuak kudeatzeaz gain, sistema horrek gero eta zerbitzu gehiago eskaintzen ditu, produktuak zuzenean kontratatzeko aukera ematen du eta bere erabilgarritasuna etengabe hobetzen ari da. Horri esker, haren erabilera ohikoa da gaur egun gero eta erabiltzaile gehiagorentzat.
Internet bidezko banka erabiltzeko aholkuak
- Internet bidez egindako eragiketen segurtasunari begira, ez eman zure datuak eta gako pertsonalak erabat seguruak ez diren web orrietan.
- Egiaztatu helbide guztiek web gune seguruei dagokien “s” letra erantsita dutela eta hasieran https://... dutela.
- Datu edo gako pertsonalak erabili behar badituzu, egiaztatu orriak gune seguruaren ziurtagiria indarrean duela eta haren titulartasuna, nabigatzailearen barran ikusgai dagoen giltzarrapoaren irudiaren gainean klik eginda.
- Ez fidatu banka-zerbitzuetara jotzeko posta elektronikoetan edo iragarki-bandetan txertatutako estekaz, eta erabiltzen baduzu, egiaztatu helbide zuzenera eramaten zaituela.
- Ez esan inoiz zure segurtasun-gakoak, eta aldatu aldian behin.
- Ezabatu zure ordenagailuko cache memoria, baldin eta beste pertsona batzuekin partekatzen baduzu edo leku publiko batean bazaude. Saioa bukatzean, “Deskonektatu” edo antzeko erreferentzia eskaintzen duen aukera erabili.
Zein da zure erreakzioa?