Euskadiko Kutxa eta Lagun Aro Aseguruak bat eginda. Bankaseguruak jaio da

Euskadiko Kutxa eta Lagun Aro Aseguruak bat eginda. Bankaseguruak jaio da

3 min.

Euskadiko Kutxa eta Lagun Aro Aseguruak bat eginda. Bankaseguruak jaio da

Euskadiko Kutxa Ipar Kutxan aurtengo urtea berritasun garrantzitsu batekin hasi dugu: Bankaseguruak jaio da, gauzak egiteko beste modu bat. Horri esker, bere sukurtsaletan bankako adituak eta aseguruetako adituak elkarrekin lanean dituen lehen entitatea gara.

Bankaseguruak 2011n abiarazitako proiektu baten emaitza da, eta orain dagoeneko errealitate bihurtu da: Euskadiko Kutxako Bankako adituak eta Lagun Aro Aseguruetako profesionalak azkenean elkartuta, zerbitzu bakarra eskaintzeko.

Horrelako edozein prozesutan, ulertzen dugu zalantza eta galdera ugari sor daitezkeela, eta horregatik integrazio horren errealitatea eta onurak hurreratu nahi dizkizuegu. Horretarako, bezero batzuek helarazi dizkiguten zalantza batzuk argituko ditugu hemen.

Zer dira Bankaseguruak?

Bankaseguruak terminoa ez da berria: Merkatuan bankuekin lotura duten hainbat aseguru-etxe daude, baina guk formula berri bat eskaini nahi izan dugu. Espainiako finantza-sektorean gaur arte ez du inork erabili formula hori. Izan ere, gurea da bere sukurtsaletan aseguruen sektoreko profesionalak dituen lehenengo finantza-entitatea.

Lagun Aroren sukurtsalak itxi egingo dira?

Bai. Urtarrilaren 2tik, Lagun Aro Aseguruen sukurtsal guztiak itxita daude, 9 izan ezik. Itxi diren sukurtsal horietako gehienak Euskadiko Kutxaren sukurtsaletatik oso gertu daude. Denak sukurtsal beretan egongo garenez, arretagune batean zerbitzu gehiago eskaini ahal izango ditugu eta gure bezeroek denbora eta ahalegina aurreztu ahal izango dituzte.

Gainera, aseguruekin zerikusia duten zerbitzuak orain askoz gertuago dituzu, arretagune gehiago izango baititugu: Euskadiko Kutxa-Ipar Kutxaren sare berriko 460 sukurtsal izango dituzu, Lagun Arok zituen 65 sukurtsalen ordez.

Lagun Aro Aseguruak ez da desagertuko. Gure aseguru-konpainia izaten jarraituko du. Aldatu direnak antolamendua eta bezeroaren arreta-zerbitzua izan dira. Orain, arretagune eta salmentagune gehiagotan gaude.

Orain nora jo behar dut kontsulta bat egiteko, kontratatzeko edo ezbehar baten berri emateko?

Zure erosotasunerako, hurreratu zaitezkeen arretagune gehiago jarri ditugu. Euskadiko Kutxaren edo Euskadiko Kutxa Bankaseguruen edozein sukurtsaletara jo dezakezu.

Nahi baduzu, kontsultak egin, aseguruak kontratatu eta partea eman dezakezu ditugun gainerako edozein kanalen bitartez:

  • Bezeroaren Arreta Zerbitzuaren telefonoa: 901 100 200. Bezeroentzako telefono berria da. Bertan kudeatzaile batek artatuko zaitu 8:00etatik 20:00etara, zure aseguruekin zerikusia duen edozein gairen inguruan.
  • Lagun Aro atiende 24 orduko arreta-zerbitzuaren telefonoa: 902 38 08 38. 24 orduetan irekita dagoen telefonoa, aseguruei loturiko zerbitzuak emateko (garabia, ezbeharraren partea, konponketak...).
  • CLNet: Ezbeharrak kontsultatu, aseguru-gama osoa ikusi, etxe- eta auto-aseguruak kontratatu, helbideratzea aldatu... ahal izango dituzu.

Lagun Aro Aseguruen eta Euskadiko Kutxa Ipar Kutxaren bezeroei nola eragingo die aldaketa horrek?

  • Bezeroek kontrataturiko poliza eta produktuekin ez dute ezer egin behar, horiek indarrean jarraitzen baitute eta baliozkoak baitira.
  • Ez duzu bi entitaterekin jardun beharko, eta ez zara bi sukurtsaletara joan beharko banka- eta aseguru-gaiak kudeatzeko. Euskadiko Kutxako sukurtsaletan aseguruen kudeatzailea kokatzeko berariazko gune bat prestatu dugu.
  • Gainera, orain salmentagune gehiago ditugu: 65 aseguru-sukurtsal eskaintzetik, bankako nahiz aseguruetako kudeatzaile adituak dituzten 460 sukurtsal eskaintzera pasatu gara.

Bankaseguruei buruzko beste edozein zalantza edo kontsulta baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke blog honen bitartez edo Euskadiko Kutxa-Ipar Kutxako edozein sukurtsaletara gerturatu zaitezke. Bertan atsegin handiz informatuko zaitugu.


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Online bankua Inbertsio estrategiak