Euskadiko Kutxa hamarkadako hiru erakunde onenetakoa dela ondorioztatu du Stiga aholkularitzak

Euskadiko Kutxa hamarkadako hiru erakunde onenetakoa dela ondorioztatu du Stiga aholkularitzak

1 min.

Euskadiko Kutxa hamarkadako hiru erakunde onenetakoa dela ondorioztatu du Stiga aholkularitzak

Euskadiko Kutxa hamarkadako hiru erakunde onenetako bat da, bezeroei ematen dien zerbitzua kontuan hartuz. Hala erabaki du Stiga aholkularitza enpresak, EQUOS Sektoreen Kalitate Objektiboko Ikerketan. Zehazki, Euskadiko Kutxa azken hamar urteotako kreditu kooperatiba onena dela ondorioztatu du.

Txosten hori egiteko, Espainiako finantza sistemako ehun erakunde baino gehiago, eta hamabi eremutako 8.000 bulegotan bezeroei emandako zerbitzua ikertu ditu Stigak.

Azterketa zehatza egin du 260 aldagai baino gehiago kontuan hartuz. Bezeroei emandako zerbitzuan hainbat elementu hartu dira kontuan; bulegoak, kudeaketa denbora, harremana, produktuen azalpenak eta merkataritza jarduera, besteak beste.

Stigaren txostenaren arabera, Euskadiko Kutxaren garapena bikaina izan da eta etengabeko sendotasuna izan du bezeroei emandako zerbitzuan.

Euskadiko Kutxaren zortzi sukurtsal, 100 onenetan

Horrez gain, Stigak azken hamar urteotan aztertutako bulego onenak saritu ditu. Zehazki, azken hamarkadan hiru aldiz baino gehiago aztertu dituzten bulegoak abiapuntu hartuta, bisitetan balorazio onena izan duten ehun bulego saritu ditu.

8.000 bulego inguru aztertu ostean, Euskadiko Kutxaren zortzi sukurtsal aukeratu ditu ehun onenen artean. Hau da, estatuko bulego onenen %10 Euskadiko Kutxarenak dira, Euskadiko Kutxaren bulego kopurua askoz txikiagoa den arren.


Zein da zure erreakzioa?