
Euskadiko Kutxa Ipar Kutxaren web berrirako urratsa
2013-02-27
Euskadiko Kutxa Ipar Kutxaren web berrirako urratsa
Dakizuenez, joan zen urte amaieratik, Euskadiko Kutxa eta Ipar Kutxa entitate bakarra gara legez, eta, poliki-poliki, hainbat aldaketa operatibo ezartzen ari gara. Horien artean daude web berria sortzeko eta banka elektronikoko zerbitzuak bateratzeko ekimenak. Azken hori azarorako aurreikusita dago.
Bitartean, lehen fasean, Euskadiko Kutxaren egungo weba birmoldatzen ari gara, eta maiatzean beste domeinu batean ikusiko du argia. Hori izango da marka berria islatuko duen lehen euskarria, eta CLNet-erako nahiz IKnet-erako sarbidea emango du.
Argiagoa eta gailu guztietara egokitua
Honako hauek dira egiten ari garen aldaketetako batzuk:- Edozein gailutatik sartzeko weba egokitzea.
- Orrialde nagusia sinplifikatu eta bezero bakoitzarentzako (enpresak, partikularrak…) eskuragai dauden produktuak argi eta erraz aurkeztea.
- Hainbat baliabidetarako, hala nola simulagailuetarako eta bilatzaileetarako, sarbidea erraztea.
- Nor garen, nondik gatozen eta gure gauzak egiteko modua hobeto kontatzea.
Zein da zure erreakzioa?