Euskadiko Kutxak 5.000 zuhaitz banatuko ditu, Salburuan landatzeko

Euskadiko Kutxak 5.000 zuhaitz banatuko ditu, Salburuan landatzeko

1 min.

Euskadiko Kutxak 5.000 zuhaitz banatuko ditu, Salburuan landatzeko

Gasteizko Euskadiko Kutxako arduradunak 5.000 zuhaixka banatzen ari dira egunotan bezeroen artean, horiek Salburuko eraztun berdean landatzeko. Zehazki, urriaren 20an herritarrek zuhaixkak landatzeko ekitaldian parte hartzea da helburua.

Landare horietako bat jaso nahi dutenek egun horretara arte zaintzeko konpromisoa hartu behar dute. Ondoren, landatzeko eguna iristen denean, posta elektronikoz eta SMS bidez zabalduko den deialdiari erantzun behar diote.

Ingurumena zaintzeko laguntza eskertzeko, ekainaren 30ean aisialdirako eta astialdirako opariz osatutako 5 kutxa zozketatuko ditugu. Horien irabazleek gau bateko egonaldiaz gozatu ahal izango dute, gosaria barne, Espainiako edo Andorrako landetxe  batean (149 ostatu daude aukeran).

Zuhaitzak landatzeko ordu eta leku zehatzen berri emateko,  telefono mugikorraren zenbakia eta zure helbide elektronikoa eman behar dizkigute eta, horrela, zozketan parte hartuko dute. Horrez gain, ingurumena errespetatzen duen Euskadiko Kutxaren produktu edo zerbitzu bakoitzeko (CLNet, Postamail, Ekokredituak…) beste partaidetza bat lortuko dute bezeroek, aldaxka jasotzean produktu edo zerbitzu hori kontratatuta badaukate edo kontratatzen badute.

Mila berrehun eta berrogeita hamar haritz-aldaxka (Quercos Robur), zazpiehun eta berrogeita hamar astigar-aldaxka, elorri zuriak, lizarrak, elorri beltzak, laharrak, intsusa beltzak, alezuriak... norbaitek hartu eta zaintzeko zain daude. Ondoren, zaintzaileek Salburuko eraztun berdera eraman eta bertan landatuko ditugu danon artean, gure ingurumenarekiko konpromisoaren eta Vitoria-Gasteiz Gren Capitaleko Itun Berdearekiko atxikimenduaren harira.


Zein da zure erreakzioa?