Euskadiko Kutxako eta Ipar Kutxako kontuak beti bezain eskuragarri dituzu Interneten
2013-05-08
Euskadiko Kutxako eta Ipar Kutxako kontuak beti bezain eskuragarri dituzu Interneten
IKnet edo CLNet zerbitzuen erabiltzaile bazara dagoeneko konturatuko zinen Ipar Kutxaren edo Euskadiko Kutxaren web-orrialdeetara sartzen saiatu zarenean nabigatzaileak zuzenean Laboral Kutxaren webgunera bideratu zaituela. Izan ere, orain, CLNet eta IKnet zerbitzuen erabiltzaile guztiok toki beretik, baina beti bezain erraz sartuko zarete Internet bidez zuen kontuetara.
Azaldu izan dugunez, Euskadiko Kutxak eta Ipar Kutxak entitate bakar batean bat egin ondoren marka berria sortu dugu, hainbat hilabetetako lanaren ostean plazaratu duguna. Horregatik, hemendik aurrera, behar duzun informazio guztia eta zerbitzuak www.laboralkutxa.com helbidean daude, baita banka elektronikoko zerbitzuetarako sarbidea ere.
Sartzea beti bezain erraza da:
- Joan www.laboralkutxa.com web-orrialdera.
- Sartu erabiltzaile-datuak (NAN) eta betiko sarbide-gakoa.
- Sistemak berak antzemango du CLNet-en edo IKnet-en erabiltzaile zaren, eta zuzenean zure lineako bankura eramango zaitu (bi plataformetako erabiltzaile bazara bietako zeinetara joan nahi duzun galdetuko dizu).
- Pantailaren ezkerraldean dagoen menutik, nahi dituzun eragiketak eta kontsultak egin ahalko dituzu.
Sarbide-gakoa eskuratzea
Segurtasunagatik, zure sarbide-gakoa ahaztu baduzu Euskadiko Kutxaren (CLNet-eko gakoak) edo Ipar Kutxaren (IKnet-eko gakoak) sukurtsalen batean eskatu beharko duzu gako berria.Era berean, oraindik ez bazara banku elektronikoko zerbitzuen erabiltzaile eta zure Laboral Kutxako kontuak Internet bidez erabiltzen hasi nahi baduzu, zoaz gure sukurtsaletako batera eta eman izena linea bidezko banka-zerbitzua erabiltzen hasteko.
Zure NAN zenbakia izango da erabiltzailea eta lau digituko sarbide-gakoa emango dizugu, lehen aldiz sartu ondoren nahieran alda dezakezuna (aldatzea gomendatzen dizugu, ikasi buruz gako berria eta ez gorde ordenagailuan edo nabigatzailean). Gainera, 60 gakodun sinadura-txartela emango dizugu, transakzio ekonomikoren bat duten eragiketak burutzeko.
Laburbilduz, sartzeko abiapuntua aldatu egin dugu, baina ez funtzionamendua. Beraz, beti bezala sar zaitezke zure kontuetan, modu erosoan, azkar eta erraz.
Zein da zure erreakzioa?