Euskadiko Kutxaren mugikorrentzako aplikazioa

Euskadiko Kutxaren mugikorrentzako aplikazioa

2 min.

Euskadiko Kutxaren mugikorrentzako aplikazioa

Berri onak ditugu Euskadiko Kutxaren mugikorrentzako aplikazioari buruz galdetu diguzuen guztiontzat. Gure mugikorreko bankaren aplikazioa bidean da; hilabete batzuk daramatzagu lanean eta 2012ko lehen hiruhilekoan argia ikusiko du.

Prestatzen ari garen aplikazioa iPhone, iPad, Android eta BlackBerry-etan erabili ahalko da. Horrela zuen mugikorretik edo tabletetik edozein eragiketa edo kontsulta egin ahalko duzue.

Gaur egun, CLNeten mugikorreko bertsioa erabili dezakezue, baina aplikazio berria  formatu espezifiko bakoitzera egokituta egongo da. Gainera, CLNetekin eragiketak egiteaz gain, honako hauek egin ahalko dituzue:

  • GPS bitartez, Euskadiko Kutxaren kutxazainik hurbilena aurkitu.
  • Gizarte-sareetan gure profiletara sartu eta jarraitu, baldin eta oraindik horrelakorik egiten ez baduzue.
  • Hainbat harreman-kanaletara sartu.
  • Burtsako kotizazio guztiak ikusi.

Menú principal de la aplicaciónMenú de banca electrónicaAcceso a los perfiles de Caja Laboral
Gainera, poliki-poliki funtzionaltasun berriak gehituko dizkiogu eta edozein iradokizun ongietorria izango da. Zer eragiketa edo aukera nahiko zenukete gehitzea?


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Teknologia