Euskadiko Kutxaren Posta-mail: azkarra, erosoa eta ingurumena errespetatzen duena

Euskadiko Kutxaren Posta-mail: azkarra, erosoa eta ingurumena errespetatzen duena

1 min.

Euskadiko Kutxaren Posta-mail: azkarra, erosoa eta ingurumena errespetatzen duena

Euskadiko Kutxaren Posta-mail zerbitzuaz posta elektroniko bitartez egunez egun sortzen diren banku-agiri guztiak jasoko dituzu. Informazioa azkar eta eroso jasotzeaz gain, papera aurrezten lagunduko duzu, beraz, ingurumena zaintzen. Zerbitzua 2003ko urtarrilean jarri zen abian eta gaur egun 150.000 erabiltzaile ditu.

Nola funtzionatzen du Posta-mailek?

Behin zerbitzua kontratatu ondoren, posta elektroniko bat jasoko duzu zerbitzuan alta emaniko zure kontuan mugimenduren bat dagoen bakoitzean eta bidaltzeko agiriren bat dagoenean. Hau da, posta tradizional bitartez bidali ohi den guztia berehala jasoko duzue.

Gainera, Posta-mail oso erosoa da, agiri guztiak zure ordenagailuan gorde baititzakezu. Zerbitzu osagarriak ere eskaintzen ditu, hala nola, PostaNet (Caja Laboral Net barruan). Bertan, besteak beste, eginiko azken mugimenduak eta horien xehetasunak ikusi, azken zazpi urteetako mugimenduak aurkitu eta laburpenak eta egiaztagiriak lor ditzakezu.

Zerbitzua kontratatzeko hiru modu daude:

  • Caja Laboral Net zerbitzuan Korrespondentzia eta Dokumentazioa epigrafean sakatuta.
  • Telebankara deituz (901 333 444).
  • Zure ohiko sukurtsalaren bitartez.

Eta oraindik Posta-mail zerbitzuaren inguruan zalantzarik baduzu, hilabetez probatu dezakezu, posta tradizionalaren bitartez agiriak jasotzen jarraitzen duzun bitartean.


Zein da zure erreakzioa?