Euskal ekonomia %2,9 haziko da 2017an

Euskal ekonomia %2,9 haziko da 2017an

2 min.

Euskal ekonomia %2,9 haziko da 2017an

Ezegonkortasun-politikoaren urtea izan arren, 2016. urtea urte ona izan da gure ekonomiarentzat. Oro har, hazkunde solidoa utzi digu (%3,1eko BPGd), enpleguak gora egin du (%2,9) eta langabezia-tasa apur bat jaitsi egin da (2,2 puntu, %12,6ra bitarte). Gainera, 2017 eta 2018 urteei begira, aukerak oso positiboak eta itxaropentsuak dira, aurkeztu dugun euskal ekonomiari buruzko txostenaren arabera.

Zehazki, euskal ekonomiak aurtengo urtean eta datorrenean %3 inguruko hazkunde-tasak izango ditu -%2,9 eta %2,7 artean EAEn eta %3 eta %2, artean Nafarroan-; beraz,  BPGdea Euskadiko ehun ekonomikoaren benetako potentzialaren gainetik haziko da. Joseba Madariagak, LABORAL Kutxako Azterketen zuzendariak, nabarmendu du “balitekeela hurrengo urteetarako hazkunde-tasa horiek ehuneko 2 inguru zuzentzea, eta produktibitatearekin eta biztanleria aktiboarekin gehiago bat egingo dutela”.

Hazkunde horretan, beste modu batera ezin baitzuen izan, kontuan izan behar dira elementu eraldatzaile oso garrantzitsuak; esate baterako, Brexitaren negoziazioak, Estatu Batuetako orientazio politiko fiskala eta komertziala, Alemaniako hauteskundeen emaitza eta Txinako ezegonkortasun ekonomikoa. Horiek guztiek gure ekonomiaren bilakaera alda dezakete, eta, hortaz, aintzat hartu behar dira.

Gertaera horiek oraindik ez dute eraginik izan magnitude ekonomikoetan; izan ere, azken urteetan zehar lehen aldiz, sektore guztiek balio erantsi gordinaren hazkunde positiboak erregistratu dituzte. Harrigarriena langabezia-tasa da, EAEn %12,6koa baita (2,2 puntu portzentual jaitsi da 2015. urtearekin alderatuta); CF-n, aldiz, %12,5era jaitsi da, eta Espainian %19,6ra iristen da.


Zein da zure erreakzioa?