Euskal enpresak ezkorragoak dira urte berriari begira

Euskal enpresak ezkorragoak dira urte berriari begira

3 min.

Euskal enpresak ezkorragoak dira urte berriari begira

Euskadiko Enpresen Konfiantza Indizeak 2020. urte berriko lehenengo hiruhilekoaren aurreko hiruhilekoko 52ko indizearekin alderatuta, beherakada nabarmena izan da, % 46,2ko emaitzarekin. Interpretazioa hauxe da: enpresek ikuspegi ezkorragoa dute ekonomiaren bilakaerari buruz, 2020ko lehenengo hiruhilekoari begira, LABORAL Kutxako Azterketen Departamentuak egindako azterketaren datuen arabera.

Gainera, indizearen balioa 50etik behera dagoenez, uzkurdura-eremuan gaude, beste eremu geografiko interesgarri batzuetan lortutako datuekin bat. Espainian, esaterako, 46,8ko datua lortu zen urrian, eta Eurogunean (45,9ko datua urrian).

Ondoren, aldagai nagusien laburpen laburra eskaintzen dugu:

Ingurune ekonomikoa

Enpresek ingurune ekonomikoari buruz dituzten aurreikuspenei dagokienez, % 54,2k uste du egoerak bere horretan jarraituko duela, eta % 4,6k hobetu egingo dela. Ikus daitekeenez, aurreko hiruhilekoan baino ezkorragoa da ikuspegia.

 

FakturazioaEnpresek fakturazioaren harira dituzten aurreikuspenek okerrera egin dute 2020ko lehenengo hiruhilekoari begira: % 52,4ren ustez, mantendu egingo da eta % 22ren ustez, hobera egingo du. Enpresen % 25,6k uste du fakturazioa txarragoa izango dela.

 

Jardueraren eboluzioa

Aurreko adierazlearekin bat, % 57,2k uste du ez dela aldaketarik egongo, eta % 10,4k hobera egingo duela. Alabaina, % 32,4k uste du jarduerak txarrera egingo duela, eta ehuneko hori aurreko hiruhilekoan baino nabarmen handiagoa da. Eskabideak

% 54,9k uste du bolumenean ez dela aldaketarik egongo, eta % 19k hobera egingo duela. Enpresen % 26,1ek, ordea, eskabideen bolumenak behera egingo duela uste du. Hori dela eta, emaitzek diote eskabide-mailak okerrera egingo duela.

 

Prezioak

% 74,4k uste du prezioek bere horretan jarraituko dutela lehen hiruhilekoan. Gainerako enpresen artean, % 9,4k erantzun du prezioak igo egingo direla eta % 16,2k behera egingo dutela.

 

Errentagarritasuna

Eragiketen errentagarritasunaren inguruko aurreikuspenei dagokienez, inkestari erantzun diotenen % 64,3k “berdin” jarraituko duela uste du, enpresen % 12,9ren iritziz, handiagoa izango da, eta % 22,8k, azkenik, etekin txikiagoak espero ditu.

 

Inbertsioa

Inbertsio-bolumenari dagokionez, enpresen % 67,1ek uste du eutsi egingo diotela 2020ko lehen hiruhilekoan. % 14,4k, berriz, inbertsio-bolumenak gora egitea espero du. Horrenbestez, gainerako % 18,5ak uste du behera egingo duela.

 

Enplegua

Azkenik, enpresen % 78,7k erantzun du enpleguan ez dutela aldaketarik espero; % 10,9k langile-taldea handitzeko itxaropena du eta % 10,4k guztiz kontrakoa, plantilla murriztu egingo duela.

 

Orain arte azterturiko datuen arabera, egoera aurreko hiruhilekoan baino txarragoa da. Eta, ondoren ikusiko dugunez, badirudi enpresek ez dutela asmorik ahalmen produktiboari eusteko eta, azken finean, langileen kopurua handitzeko.

 

Bilakaeraren laburpen-grafikoa

Jarraian, aztertutako azken bi hiruhilekoetako aukeren adierazle partzialak eta osoak ageri dira:

Enpresen aurreikuspenak_Banca para Empresas

 

Azterketan, bestelako adierazle interesgarriak ere aztertzen dira; hala nola, esportazioen bilakaera azken urtean zehar, berrikuntzarako edo I+G arloko ekimenetarako jarritako salmenta-kopurua, bezeroei kobratzeko epea eta enpresek banku-finantzaketa eskuratzearen inguruan duten iritzia.

Informazio gehiago nahi baduzu, esteka honen bitartez deskarga dezakezu.


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Ekonomia