Euskal enpresen konfidantza ezkorragoa da urte bukaerari begira

Euskal enpresen konfidantza ezkorragoa da urte bukaerari begira

2 min.

Euskal enpresen konfidantza ezkorragoa da urte bukaerari begira

Euskal enpresek beren etorkizunaren inguruan ikuspegi ezkorra izaten jarraitzen dute, 2018ko laugarren hiruhilekoari dagokionean. Nahiz eta urte honetan geratzen den denboran, badirudi enpresek inbertsio-bolumena ez ezik, langile-kopurua ere gehitzeko asmoak dituztela.

Horrela agertzen da gure Azterketa Departamentuak egindako txostenean; izan ere, nahiz eta Euskadin Enpresen Konfiantza Indizeak "apur bat" behera egin, aurreko hiruhileko 56,6tik egungo 54,2ra igarotzeagatik, ekonomiari buruzko ikuspegia baikorra da, eta hori antzematen da gainerako aldagaietan ere: jarduera, fakturazioa, eskaerak, inbertsioa eta enplegua. Banan-banan aztertuko ditugu jarraian:

Txostenean, enpresek ingurune ekonomikoari dagokionean dituzten itxaropenak nabarmentzen dira, %61ak bere horretan mantenduko dela uste baitu eta %18,5ak hobetu egingo dela.

Fakturazioari dagokionean, enpresen aurreikuspenak onak dira 2018ko laugarren hiruhilekoari begira. Bere horretan mantenduko dela uste dutenak dira nagusi, %52,5, ondoren hobetu egingo dela uste dutenak daude, %33,5, eta okertzea aurreikusten dutenak %14,1 dira. Adierazle horrekin bat eginez, %63,1ak uste du jardueraren bilakaerak berdin jarraituko duela, %22,8ak hobea izango dela eta %14,1ak okertu egingo dela.

Edonola ere, sortzen den "zalantza" hau da: fakturazioa eta jarduera hobetzeko aukerak zertan oinarritzen diren; alegia, "saldutako kopuruak edo prezioak gehituko diren". Dena den, emaitzek erakusten dute eskaeren bolumena “argi eta garbi hobetuko dela”. Atal horretan, inkesta egindako enpresen %57,8ak uste du eskaerak bere horretan mantenduko direla, %28,5ak hobetu egingo direla eta %13,7ak okertu.

Hala ere, prezioei erreparatuta, egonkortasuna da nagusi, galdetutakoen %75,3ak uste baitu laugarren hiruhilekoan zehar bere horretan mantenduko direla. %10,3aren ustez, berriz, igo egingo dira eta %14,4aren arabera, jaitsi.

Eragiketen errentagarritasun-aukeren inguruan galdetuta, %68,8ak "berdin" jarraituko dutela esan du, %12,9ak gehitu egingo direla eta %18,3ak jaitsi egingo direla.

Txostenean, enpresek inbertsio-bolumenaren inguruan duten iritzia ere jaso da. Enpresen %68,1ak dio 2018ko laugarren hiruhilekoan bere horretan mantenduko dela, eta %19ak uste du gehitu egingo dela. Beraz, galdetutakoen %12,9aren ustez, inbertsioak jaitsi egingo dira.

Azkenik, enpresen %73aren iritziz, enplegua bere horretan mantenduko da, %16,7aren ustez, plantilla gehitu egingo da, eta %10,3aren arabera, aldiz, gutxitu.

Bilakaeraren laburpen-grafikoa

Jarraian, hona hemen aztertutako azken bi hiruhileko adierazle partzialen balioa eta aukera guztiena:

Grafikoa_aurreikuspenak_Banca para Empresas

Azterketan bestelako adierazgarri interesgarriak ere aztertzen dira; hala nola, azken urtean zehar esportazioek izandako bilakaera, berrikuntzarako edo I+G ekimenetarako jarritako salmenta-portzentajea, bezeroei kobratzeko epea eta enpresek bankuen finantzaketa eskuratzeko dituzten aukeren inguruan duten iritzia.

Txostenari buruzko informazio zehatzagoa nahi baduzu, sakatu hemen.


Zein da zure erreakzioa?