Euskal industriak 15 milioi eurora bitarteko laguntza-programa berria du energia-eraginkortasuna hobetzeko
2019-10-14
Euskal industriak 15 milioi eurora bitarteko laguntza-programa berria du energia-eraginkortasuna hobetzeko
Gaurtik hasi eta 2020ko abenduaren 31ra bitarte edota dagoen aurrekontua agortu arte, irekita egongo da euskal industriarentzako laguntzen programa berriaren deialdia. Deialdiaren helburua da energia-eraginkortasuna hobetzeko era guztietako jarduerak eta proiektuak bultzatzea, industrian energiaren kontsumoa, faktura energetikoa eta karbonoaren isuriak murriztearren.
Programak 15 milioi eurora bitarteko aurrekontua du, eta laguntzak eskuratu ahal izango dituzte industria-sektoreko ETE guztiek edo enpresa handiek, baldin eta energia hobetzeko proiektua Euskal Autonomia Erkidegoan kokatzen bada.
Deialdian bi jarduera-mota jasotzen dira:
- Teknologia hobetzea ekipo eta prozesu industrialetan
- Kudeaketa energetikoko sistema ziurtatuak ezartzea energiaren kontsumitzaile handiak ez diren enpresetan
Diru-laguntza izan dezaketen gertaerak
Kostu hautagarriak programa honetako helburu energetikoak lortzeko egin beharrezko gastuak dira, eta, tartean, ondorengo kontzeptuak izan ditzakete:
- Jardueren inguruko proiektu teknikoak egitea, zuzendaritza fakultatiboko kostuak
- Obra zibila gauzatzeko kostuak, betiere inbertsio hautagarriaren %20a gainditzen ez bada
- Instalazioak muntatzeko kostuak
- Ekipoak, materialak eta beharrezko instalazio osagarriak
- Garraio-kostuak
- Laguntza teknikoaren kostuak
- Beharrezko kostuak, proiektua gauzatzearekin zuzeneko lotura badute.
Laguntzaren zenbatekoa, eskaera bakoitzerako, honako hiru hauetako txikiena izango da gehienez:
Proiektuaren inbertsio hautagarriaren %30a
Energia-eraginkortasuneko jardueretarako, zenbatekoa ondorengoa izango da gehienez:
- Enpresa handia: %30
- Enpresa ertaina: %40
- Enpresa txikia: %50
- Jarduerarako, 1.000.000 € eta 2. Jarduerarako 30.000 €.
Laguntza eskatu nahi duzu, baina zalantzak dituzu?
Nahi izanez gero, adituen talde batek zure proiektua azter dezake inolako konpromisorik gabe. Horretarako, inprimaki hau bete besterik ez duzu egin behar.
Laster jarriko gara zurekin harremanetan zein aukera dituzun adierazteko.
Zein da zure erreakzioa?