Euskal industriaren digitalizaziorako eta zibersegurtasunerako laguntzen epea ireki da
2021-03-31
Euskal industriaren digitalizaziorako eta zibersegurtasunerako laguntzen epea ireki da
Abian dira Industria Digitala 2021 eta Zibersegurtasun Industriala 2021 deialdiak. Bi laguntza-programa horiek Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailaren «Oso ETEzaleak gara» laguntza-planaren parte dira, SPRI Taldearen bitartez eskainitakoa. Bi laguntza-programa horiek Euskadiko industria-produktuari eta -prozesuari lotutako industriako edo zerbitzuetako enpresa handiei eta ETE-ei zuzenduta daude. Enpresek kontuan hartu beharko dute diruz lagundu ahal izango direla 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako proiektuak.
Industria digitala 2021
Programaren helburua da euskal industriako enpresak gaitasun digitalak eskuratzera bultzatzea, EIKTak (Elektronikaren, Informazioaren eta Komunikazioen Teknologiak) ezartzeko eta beren prozesuetan aplikatzeko.
Diruz lagundu daitezkeen proiektuak 10 eremutan daude bilduta. Badakizu zein diren?
- Barneko informazio-sistemak Cloud zerbitzuetara migratzea.
- Prozesuen automatizazioa, Big Data eta blockchain.
- Errealitate birtuala.
- Smart Factory.
- Fabrikazio gehigarria.
- Gamifikazioa.
- Merkataritza elektronikoa.
- Gestio aurreratuko sistemak, hala nola ERPak, Business Intelligence edo hornidura-katearen gestio logistikoa.
- Produktuaren bizi-zikloaren gestioa.
- Lankidetza-tresnak, enpresaren sistema eta aktiboetarako urruneko sarbideak, negozioaren jarraipena.
Zein da laguntza?
Itzuli beharrik gabeko laguntza: 18.000 € urtean enpresa bakoitzeko. Gehieneko diru-laguntza:
- Hardwarea eta/edo softwarea: 9.000 € gehienez.
- Aholkularitza- eta/edo ingeniaritza-gastuak: 18.000 € gehienez.
Eskaerak aurkezteko epea
Martxoaren 19tik irailaren 24ko 15:00etara.
Zibersegurtasun industriala 2021
Helburua da Euskadiko industria-sektorean aritzen diren enpresei segurtasuna hobetzen laguntzea eta zibererasoen aurrean beren datuak babestea, merkatu globalean duten lehiakortasuna hobetzeko.
Proiektuak hainbat arlotara bideratuta daude, badakizu zein diren?
- IT/OT (Information Technology/Operational Technology) inguruneetako zibererasoen aurrean babesteko sistemen konbergentzia eta integrazioa.
- Ekoizpen-instalazioko ekipo industrialetarako OT urruneko sarbideak seguru bihurtzea, ekipo horiek mantentzeko, kontrolatzeko eta erabiltzeko.
- Kanpoko pertsonek egindako erasoen auditoretzak eta simulazioak, eta konpainiaren datuetarako sarbide-maila desberdinak dituzten barne-profilei buruzko auditoretzak.
- Software industrialaren zibersegurtasunaren ebaluazioa ekoizpen-instalazioetan eta horren hobekuntza.
- Enpresako langileak zibersegurtasunaren inguruan kontzientziatzeko ekimenak.
- Industriak zibersegurtasunaren arloan gaur egun duen egoeraren diagnostikoa, haren ekintza-plana egitea.
- Zibersegurtasun industrialeko estandarretan edo zibersegurtasuna kudeatzeko beste estandar batzuetan jasotako jardunbide egokiak hartzea.
- Informazio estrategikoa edo sentikorra babesteko neurriak.
- Segurtasun perimetraleko gailuak eta beste gailu industrial batzuk monitorizatzea.
Zein da laguntza?
Itzuli beharrik gabeko laguntza: 18.000 € urtean enpresa bakoitzeko. Gehieneko diru-laguntza:
- Hardwarea eta/edo softwarea: 9.000 € gehienez.
- Aholkularitza- eta/edo ingeniaritza-gastuak: 18.000 € gehienez.
Eskaerak aurkezteko epea
Martxoaren 19tik azaroaren 26ko 15:00etara. Zure enpresak diru-laguntza hauek edo beste batzuk jaso ditzakeen jakin nahi baduzu, bete ezazu laboral Kutxak eta Partners Global Fundingek zure eskura jartzen duten inprimaki labur hau, eta zure konpainiak diru-laguntza horiek edo beste batzuk jaso ditzakeen baloratuko dugu. Guk deituko dizugu!
Zein da zure erreakzioa?