Euskal teknologia-ekintzaile batzuk

Euskal teknologia-ekintzaile batzuk

4 min.

Euskal teknologia-ekintzaile batzuk

Ekitea modan dago. Zeure lanpostua eta abentura horretan zurekin batera abiatuko direnena sortzea izan liteke aukera bakarra benetan gustatzen zaizun lanbidean aritzeko. Probatu dutenek diote sakrifikatua dela, baina atsegingarria. LABORAL Kutxan geure buruari galdetu diogu zeintzuk diren inguruko ekintzaile interesgarrienak, goraka doan joera horren atzean daudenak ezagutze aldera.

Horren berri izateko José Antonio del Moralengana jo dugu, Cybereuskadi euskal webaren editore dena hasieratik (gaur egun Gananzia ren barruan). Interneti eta ekonomiari buruzko Euskadiko berriak lantzen dituen komunikabide digitala da. Jakina, bere laguntzarekin osatu dugun zerrenda laburtuan ez daude diren guztiak, baina dauden guztiak badira. Hainbat eremutan ekin dutenez, teknologiaren munduko ekintzaile moten panorama zabala erakusten lagundu digute.

Mikel UrizarbarrenaEuskal ekintzaileen artean lehen erreferente handia, gaur egun oraindik ere arrakastatsuena dena. Ezaguna da, batez ere, Euskadiko software enpresa garrantzitsuena sortu duelako, gainontzekoekin alderatuta oso goian dagoena: Panda. Baina bere ibilbidea ez zen hor hasi: antibirusa sortu zuenerako lortua zuen arrakasta autoeskoletarako informatika-programa batekin, edo metalgintzako enpresetarako ordenagailuz lagundutako diseinu eta fabrikaziorako softwarearekin. Lanarekiko duen gogo bizia eta ilusioa kutsakorrak dira.

Carlos PoloPoloren ezaugarri nagusia erresilientzia da. Ekitearen bidea ez dela erraza ez zuzena erakusten duen adibide garbia da. Arrakasta izateko beharrezkoa da porroten aurrean ikasten jakitea eta burua altxatzea. Eta okerrak naturaltasunez onartzea, dramatismorik gabe. Bere azken saiakuntzak hilabete gutxi batzuk baino ez ditu:  Perpetuall, aplikazio mugikorra, kontaktu-agenda eguneratuta eta ondo gordeta edukitzeko. NTS Solutions mugikorretarako garapen-enpresa da, 2002an sortu zuen, arrakasta handia izan du eta gaur egun ehun langile inguru ditu. Bidean gelditu diren egitasmoen artean daude, besteak beste, F1 Ayuda Online eta Doocuments.

Eneko KnörrProiektu askotan sartuta dagoenez (inbertitzaile edo kudeatzaile gisa) zaila da hamaika eremutan landu duen ibilbide luzea laburtzea. Ekimen ugari horien artean aipatzekoa da mugikorretarako bideojokoak eta bestelako garapenak landu dituela (Ideateca) eta baita Bodegas Emotion proiektua ere, “munduko ardorik onenetakoa”, bere esanetan. Silicon Valley eta Bilbo artean bizi da, eta nazioartera zabaltzen diren enpresei eredu israeldarra jarraitzeko aholkatzen die,  hau da, “garapena edo talde teknikoa jatorrizko herrialdean badago ere, CEOk edo sortzaileak hara bidaiatu behar du”.

Natividad GarcíaNatividad Garciarentzat 2014a funtsezko urtea da: epe laburrera iritsiko da merkatura Domoalert, etxeetarako hainbat zerbitzu eskainiko dituena, segurtasuna, laguntza eta energia-eraginkortasuna mugikorretik kontrolatuta. Bi urte daramatza egitasmo hori lantzen. Eibarren egoitza duen start up hori ez da zuzentzen duen lehen enpresa: azken 15 urteotan sistema domotikoak egiten dituen Dinitel enpresako CEO eta kontseilari ordezkaria izan da. Gainera, Euskal Autonomia Erkidegoko IKT enpresen elkartea den GAIA klusterreko lehendakariorde eta EOsasuna eta ehome arloetako koordinatzaile izan da, eta CEDOM Espainiako Domotika Elkarteko batzordekide.

Gorka MuñecasLehen negozioa 17 urte zituela sortu zuen: artean internetik ez zegoenez, kirol materiala saltzen zuen… telefonoz! Zalantzarik gabe, ekintzaile petoa eta adoretsua da. Laaki ikus-entzunezkoen ekoiztetxearen sortzaileetako bat izan zen –batez ere internetera bideratutako ikus-entzunezko lehen euskal enpresetako bat–, eta baita  Soda.tv agentzia digitalarena ere, Paula Garaialderekin batera. Bere azken abentura Native Ad da, publizitatearen merkatua irauli nahi duen enpresa. Horretarako, iragarleek kalitatezko edukia sortu eta komunikabideek haiengandik zuzenean jasotzea da gakoa, “publizitate natiboa” deritzotena.

Mikel Garcés21 urterekin munduan bisita gehien hartzen dituzten 7.000 webetako bat argitaratzea ez dago edonoren esku. Getxotarrak nitxo izugarria aurkitu zuen musika-trukean, eta Goear sortu zuen, Pandora edo Spotifyren pare dagoen zerbitzu erabilgarria. El Mundo egunkariari eskainitako elkarrizketa batean onartu zuenez, bere egitasmoa aurrera ateratzeko funtsezkoa izan zen familiaren laguntza: “Gurasoak nire euskarri ekonomikoa izan ziren, baina baita morala ere.  Gero hazten joan zen eta errazagoa izan zen iragarleak aurkitzea”.

Gabriel AldamizAldamizek fenomeno bilakatu du arropa erakustea:  Chicisimo, “txikisimo” irakurtzen dena (“oso chic”), eta ez “chizísimo”, gaztelaniaz, askok uste duten moduan. Gizarte-sare horretako erabiltzaileek (gehienak emakumezkoak) argazkiak ateratzen dituzte euren look onenak erakutsiz, eta gainontzeko partaideek puntuatu egiten dute ikusitakoa. Eroski Consumer aldizkariari egindako adierazpenetan, arrakasta duten proiektu gehienak Atlantikoaz bestaldetik etortzearen gakoa azaldu zuen Aldamizek: “[AEBn] Ez dago porrot egiteko batere beldurrik. Jendea saiatzen da, porrot egiten du, baina proiektu batek aurrera egin ez izateak ez du ezer esan nahi, ekiteko gaitasunari ematen baitiote balioa”.

Norberto SantiagoEuskadi ezaguna da industria-ehun trinkoa izateagatik. Horregatik ez da harritzekoa ekintzaile hori, bere kideekin batera, merkatu zabal horrentzako soluzioak eskaintzen aritzea. Horrela, 1993an ZIV jarri zuen abian, nazioartean asko zabaldu den enpresa, smart grids direlakoentzako produktuak, industrian erabiltzeko kontagailu elektrikoak eta sare elektrikoetan oinarritutako komunikazio-produktuak eskaintzen dituena. Duela urte eta erdi Indiako konpainia erraldoi batek erosi zuen ZIV, 150 milioi euro ordainduta.

Proposamen berritzaileak edo anbizio handikoak izateagatik komunikabideen arreta erakarri duten adibide horiek baino askoz gehiago da ekitea, noski, horren jakitun gara LABORAL Kutxan. Ekintzailea da bere kontura lan egitea erabakitzen duen diseinatzaile grafikoa, bere negozioa irekitzen duen ile-apaintzailea, hainbat ekitalditan argazkiak egiten duen argazkilari bikotea… Gogora ezazu urrats hori ematekotan bazara Gaztenpresa jartzen dugula zure esku (‘gazte’ enpresak izan behar du, ez ekintzaileak). Bertan, zure negozioa abian jartzen lagunduko dizute, hasieratik bukaerara.


Zein da zure erreakzioa?