
Ez zinen joan zure CITA Emprende-ra? Kontatuko dizugu zer gertatu zen
2018-06-28
Ez zinen joan zure CITA Emprende-ra? Kontatuko dizugu zer gertatu zen
Duela gutxi, Global Innovation Day egunean egon ginen bezala, Tabakaleran antolatu zen CITA Emprenderen lehenengo edizioan parte hartu genuen. Topaketa bat Startups, ETE eta inbertitzaileen artean zubiak sortzeko, berrikuntza irekirantz abiatzeko eta ekintzailetza artekotasuna sustatzeko elkarrekin lankidetzan aritzeko.
Hitzordua Zine Aretoan hasi zen, Simon Stockley-ren txosten interesgarri batekin, hots; ekintzailetza eta irakasuntza munduko benetako erreferentzia, honako honi buruzkoa: “'Cambridge: ETE eta startup-erako berrikuntza irekiko ekosistema”
Financiación, personas, espacio físico y conocimiento, junto con las relaciones sociales, son los recursos que condicionan la competitividad - Simon Stocley en #Cita18 pic.twitter.com/cXe6sfhSVu
— LABORALKutxaEmpresas (@laboralempresas) 20 de junio de 2018
Ondoren, beste sei hitzaldirekin gozatu eta ikasi genuen, non gaian adituak ziren txostengileek arrakasta kasu desberdinak azaldu zituzten. Horien artean, nabarmendu behar dugu Oscar Muguerza LABORAL Kutxako Enpresetako Negozio Garapeneko Zuzendariarena. Bertan azaldu zuen nola finantzatzen den berrikuntza enpresa batean.
Continuamos vamos con la #Financiacion que es lo que mas nos gusta ? ¿Cómo se financia la innovación? Aquí algunas pistas de @Oscar_Muguerza pic.twitter.com/vfrOoirk7H
— LABORALKutxaEmpresas (@laboralempresas) 20 de junio de 2018
Eta bazkaltzeko etenaldi txiki bat egin ondoren, ondorioak iritsi ziren. Denak jakinaren gainean gaude eta bat gatoz esaten dugunean ekin egitea eta talentua atxikitzea oso garrantzitsua dela, baina… zer gertatzen zaigu? Zein da hura lortzeko bidea? Gakoa aukeretan dago. Gehiago eman behar dugu.
Tras las primeras 4 horas de @CitaEmprende principal conclusión: ideas no faltan, financiación hay, ayudas institucionales de sobra...pero faltan personas con chispa y compromiso #Cita18 ???????
— mg aranbarri (@mgaranbarri) 20 de junio de 2018
Aretotako beste batean, Z aretoa hain zuzen ere, binakako hitzorduak sortu ziren (speed meetings) ETE eta startup-en artean, edo inbertitzaile adituen artean. Horiek euren esperientziak elkar trukatu zituzten aurretik ezarritako adhoc banakako agenda baten bidez. Eta geroxeago, hamaika mahai tekniko iritsi ziren, non hainbat gairi buruz solasaldian aritu ziren, besteak beste: ekintzailetza artekotasuna, finantzazioa, zorro dibertsifikazioa edo gaitasun sortzaileak.
Eta jakina, gutako asko zain geunden unea iritsi zen; tokiko, nazional eta nazioarteko esparruko hamar startup-en txapelketa. Horiek euren proposamenak eta ideia berritzaileak aurkeztu zituzten adituen epaimahaiaren aurrean. Lehenengoa Zapiens-erako izan zen, galdera eta erantzunen sistema baten bidez langileei prestatzen laguntzen dien Asturiaseko startup bat. Zorionak!.
La fuerza nos ha acompañado hoy en #Cita18 ?Todas las empresas a pensar, financiación always welcome. Eskerrik asko denoi! Seguimos en https://t.co/biWUcpgYkd ¡Gracias!
— LABORALKutxaEmpresas (@laboralempresas) 20 de junio de 2018
Zein da zure erreakzioa?