Ezagutu... Bizkaiko langile autonomoei laguntza finantzarioa emateko programa (LALF)

Ezagutu... Bizkaiko langile autonomoei laguntza finantzarioa emateko programa (LALF)

4 min.

Ezagutu... Bizkaiko langile autonomoei laguntza finantzarioa emateko programa (LALF)

Duela aste batzuk, zazpi bankuk eta kutxak -eta haien artean, Euskadiko Kutxak- lankidetza-hitzarmena sinatu dutela Bizkaiko Foru Aldundiarekin, Bizkaiko langile autonomoei finantza-laguntzak emateko. Langile autonomoei laguntza finantzarioa emateko programa (LALF) da. Haren bidez, Bizkaiko Foru Aldundiak bere gain hartuko du langile autonomoek beren negozioa hobetzeko sinatutako maileguaren % 4.

Post honetan, zehatz-mehatz azalduko dizuegu zertan den hitzarmen hori, zeinek eska dezaketen laguntza, eta nola eskatu behar den.

Eskaera egiteko epeak

  • Hasiera: maiatzaren 2an. Hala ere, 2011ko lehen hilabeteetan mailegua izenpetu duten langile autonomoek ere diru-laguntza eskatzeko eskubidea izango dute.
  • Amaiera: 2011ko urriaren 30ean.

(69/2011 Foru Dekretua, martxoaren 29koa, Langile Autonomoei Laguntza Finantzarioa Emateko Programaren (LALF) oinarri arautzaileak eta deialdia ezartzen dituena (Bizkaiko Aldizkari Ofiziala, 63. zk., 2011-03-31n argitaratua (PDF))

Helburuak

Gaur egun langile autonomoentzat oso nekeza denez kreditua lortzea, LALF programak finantza-erakundeekin sinatutako maileguen interesak ordaintzen lagunduko du, baldin eta mailegu horien helburua jarduera ekonomikoa hobetzea, handitzea edo berritzea bada.

Diruz lagundutako maileguak

2011ko urtarrilaren 1etik urriaren 30era bitartean mailegua formalizatu duten autonomoek eska dezakete diru-laguntza (betiere, Aldundiak horretarako gordetako aurrekontua lehenago agortzen ez bada), inbertsio hauek egiteko badira:

  • Instalazio teknikoak.
  • Makinak.
  • Tresnak.
  • Beste instalazio batzuk.
  • Informazio-prozesuetarako ekipoak.
  • Garraio-elementuak.

Zenbatekoa da diru-laguntza?

Bizkaiko Aldundiak diruz lagundutako maileguaren % 4 ordainduko dio langile autonomoari; hots, negozioa hobetzeko emandako kredituko 100 eurotik lau.

Gutxienez ere, 10.000 €-ko kredituagatik eska dezakete langile autonomoek diru-laguntza, eta gehienez ere, 100.000 €-koagatik. Beraz, diru-laguntza 400 eta 4.000 € bitartekoa da.

Gainera, diru-laguntza bateragarria da beste diru-laguntza batzuekin, baldin eta diru-laguntza guztien arteko batura txikiagoa bada diruz lagundutako jardueraren guztizko kostua baino.

Noiz gauzatzen da diru-laguntza?

  • Behin diru-laguntza onartuta, Aldundiak diru-laguntzaren % 50 ordainduko du.
  • Gainerako % 50a urtebetera ordainduko da, emandako maileguaren interesak urtebetez ordaindu izanaren banku-egiaztagiriak aurkeztu ostean. Egiaztagiri horiek aurkezteko azken eguna 2012ko urriaren 30a da.

Nork eska dezake diru-laguntza?

Hona hemen eskatzaileek bete behar dituzten baldintzak:

  • Jarduera ekonomiko batean aritzen den pertsona fisikoa izatea, eta LAABen (Langile Autonomoen Araubide Berezia) edo antzeko mutualitate batean alta emanda egotea.
  • Ohiko bizilekua Bizkaian izatea.
  • Lantokia Bizkaian izatea.
  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
  • Jarduera ekonomikoen gaineko zerga ordaintzea.

Nola eskatzen da diru-laguntza?

Dokumentazioa

Diru-laguntza eskatzeko, dokumentu hauek aurkeztu behar dira:

  • Hartzekodun-fitxa: finantza-erakundean lortu eta betetzen da. Gainera, aldundiaren web-orrian karga daiteke behera (PDF).
    • Fitxan adierazitako kontu-zenbakiak bat etorri behar du maileguari lotutako kontu-zenbakiarekin (alegia, diru-sarreren kontuak eta maileguarenak berdinak izan behar dute). Orobat, langile autonomoak zein finantza-erakundeak bete, sinatu eta zigilatuta egon behar du fitxak.
  • Errolda-ziurtagiria (eskatzaileak eman behar du).
  • Langile Autonomoen Araubide Berezian edo kasuan kasuko mutualitatean alta emanda egotearen agiria (eskatzaileak eman behar du).
  • Diru-laguntzaren xede den inbertsioaren proformako fakturak eta/edo aurrekontuak.
  • Sei hilabeteko edo urtebeteko amortizazio-plana edo -koadroa (finantza-erakundean eskatu behar da).
  • Maileguaren poliza (finantza-erakundeak ematen du, behin mailegua emanda).

Izapideak

Behin dokumentu guztiak bilduta, finantza-erakundeak egingo ditu eskaeraren izapideak Bizkaiko Foru Aldundian.

Aldi berean, langile autonomoak aurreko atalean aipatutako dokumentuak helarazi beharko dizkio Aldundiari:

  • Eskaera telematikoa egiten badu, Bizkaibai txartela lortu beharko du Ekonomia Sustapeneko Sailean (Ekonomia Sustapeneko Sailaren bulegoetan eskatzen da, Orueta Gotzaina, 6), eta urrats hauek egin:
    1. www.bizkaia.net/sustapena web-orriaren bidez, Sailaren bulego birtualean sartzea.
    2. Bulego birtualean, NAN zenbakia sartuta, eskaera azalduko da. Eskaera bete eta dokumentua erantsi behar da, PDF formatuan.
    3. Datuak egiaztatzea, eta eskaera eta dokumentuak bidaltzea, Bizkaibai txarteleko gakoak sartu eta gero.
  • Bestela, zuzenean edo postaz helaraz dakioke dokumentazioa Ekonomia Sustapeneko Sailari (Orueta Gotzaina, 6).

Aldundiak eskaerak aztertu, eta finantza-erakundeei eta interesdunei jakinaraziko die eskaeraren ebazpena.

Programa xehatua ikus dezakezu aldundiaren web-orrian ikus dezakezue.


Zein da zure erreakzioa?