Ezagutzen duzu Euskadiko Kutxaren mugikorreko alerten zerbitzua?

Ezagutzen duzu Euskadiko Kutxaren mugikorreko alerten zerbitzua?

2 min.

Ezagutzen duzu Euskadiko Kutxaren mugikorreko alerten zerbitzua?

Euskadiko Kutxak zure kontu eta txarteletan egindako mugimendu nabarmen bakoitzaren berri jasotzeko, mugikorreko mezuen zerbitzua  nahi zenuke? Euskadiko Kutxaren mugikorreko alerten zerbitzuaren bidez, zure eragiketen informazioa eta segurtasuna hobe ditzakezu. Dagoeneko 110.000 bezerok baino gehiagok erabiltzen dute, eta zuk ere kontrata dezakezu CLNETen bidez edo hurbilen duzun sukurtsalean. Sei hilabetez proba dezakezu guztiz doan. Gero, 2 euroko kostua izango du sei hilean behin.

Segurtasun-mezuak

Zure mugikorrean segurtasun-mezuak jasoko dituzu honako kasu hauetan:

  • Atzerrian edo Interneten txartelez egindako erosketak  100 €-tik gorakoak direnean.
  • Gainerako saltokietan txartelez egindako erosketak 300 €-tik gorakoak direnean.
  • Kutxazainetan ateratako diru-zenbatekoak 300 €-tik gorakoak direnean (edo 100 €-tik gorakoak, atzerrian).
  • CLNeten bidez egindako transferentzia edo saioak 1.000 €-tik gorakoak direnean.
  • Kutxazainetan egindako eragiketak 300€-tik gorakoak direnean.

Segurtasun handiagoa izan dezazun, kasu horietan, txartelak eta CLNet zerbitzua blokeatzeko aukera izango duzu.

Informazio-mezuak

Horrez gain, SMS bidez honako hauek jakinaraziko dizkizugu:

  • Txartelaren mugaren % 80 agortu duzula eta muga handitzeko aukera duzula.
  • Zure kreditu-txartelen muga gainditu duzula.
  • Txartelez gastatutako zenbatekoaren hurrengo fakturazioa.
  • Txartelak berritu behar dituzula, 10 egun lehenago.
  • Kontuan saldorik ez duzula.
  • Baloreak salerosteko agindu osoa edo zati bat exekutatu dela.
  • Epea amaitu delako baloreak salerosteko agindua baliogabetu egin dela.

CLNETen bidezko kudeaketa

Zure mugikorrerako alertak eroso-eroso aktiba eta kudea ditzakezu CLNeten bidez. Zer alerta jaso nahi duzun, zer ordutan eta zer zenbatekotik gora aukeratu ahal izango duzu.

Animatu alerten zerbitzua probatzera, inolako iraupen-konpromisorik gabe!


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Online bankua Teknologia Segurtasun informatikoa