Ezbehar digitala: hemendik aurrera aseguruko ezbeharren jarraipena egizu Online Bankaren bidez
2019-06-07
Ezbehar digitala: hemendik aurrera aseguruko ezbeharren jarraipena egizu Online Bankaren bidez
Etxeko eta saltokiko ezbeharren berri emateko modu osatu, berehalako eta gardena garatu dugu ingurune digitalean: Online Bankan.
Egoera desatseginak dira, baina nahi baino sarriago gertatzen direnak. Horregatik, LABORAL Kutxan etxeko eta saltokiko ezbeharren berri emateko modu osatu, berehalako eta gardena garatu dugu ingurune digitalean: Online Bankan. Erabilgarri duzu jada, merkataritza-aseguru profesionala edo etxebizitza-asegurua baduzu. Oraintxe azalduko dizugu.
Parte ematea, zure historia berrikustea edo ordainagiria eskatzea: guztia batera
Online Bankako bezero bazara —eta, ez bazara, eman azkar izena—, ohituta egongo zara linea bidez era guztietako eragiketak egitera, zure gestorearekin harremanetan jartzera, aldizkako transferentziak egitera edo zure finantza-bizitza grafikoen bidez kontrolatzera. Bada, hemendik aurrera, aseguratzaileari parte emateko ere erabil dezakezu, zure mugikorraren edo ordenagailuaren bidez. Sar zaitez aseguruen atalean eta hautatu zer egin nahi duzun, besterik gabe.Zure ordainagirien egoera ikusteaz gain, ezbehar baten berri eman dezakezu, zure negozioan edo etxean laguntza behar baduzu. Era berean, eman dituzun parte guztien historia ikusteko aukera duzu, bai itxita dauden parteenak eta bai oraindik zabalik daudenenak.
Irudian ikusten duzunez, parte bakoitzak bere zenbakia du eta, izenburuari esker, erraz jakin daiteke zein den.
Partea, xehetasunez
Parte batean klik eginda, gertatu den guztiari buruzko laburpena bistaratuko duzu, eta orduz ordu eta egunez egun jarraipena egiteko aukera izango duzu. Eta zalantzaren bat baduzu, harremanetarako informazioa dakarren atala ere eskura izango duzu. Jakina, nahi baduzu, geuk deituko dizugu, lehenbailehen gainera.Gainera, orrialde berean duzu ezbeharraren egoerari buruzko informazio osoa. Ze adituk hartuko du zure kasuaren ardura? Noiz joango da? Zein egoeratan dago zure kasua? Nor arduratzen ari da bere kudeaketaz? Jakin beharreko guztia begiratu batean.
Bankaseguruak eta Online Banka hobetu ditugu
Eskura jarri dizugun baliabide berria baliagarri izatea espero dugu. Ezbeharren gestioan eraginkorragoak izatea da gure helburua, eta, horrekin batera, LABORAL Kutxarekin harremanetan jartzeko aukera-sorta ahalik eta zabalena eskaintzea.Ezbehar digitalen zerbitzuarekin gure banku eta aseguruen eredua hobetu dugu, eta gure eskaintza digitalean aurrera goaz; izan ere, ondo dakizunez, duela 2 urte jauzi handia eman genuen, finantza-erakundeen artean lehenetarikoak izan baikinen nabigazio-esperientzia berdina eskaintzen mugikorretan, tabletatan eta ordenagailuetan.
Baina, ez gara hor geldituko. Hobetzen eta aurrera egiten jarraitu nahi dugu. Horregatik, iradokizunen bat baduzu, utzi oharra hemen edo gure Twitter, Facebook edo Instagrameko kontuetan. Gauzak egiteko beste modu bat badela uste dugu, eta zure laguntza behar dugu egunez egun horrela lan egiteko.
Zein da zure erreakzioa?