Larunbat honetan, egin bat Fair Saturday egunarekin. 110 ekitaldi baino gehiago antolatu dira Bilbon eta 1.200 baino gehiago mundu osoan zehar

Larunbat honetan, egin bat Fair Saturday egunarekin. 110 ekitaldi baino gehiago antolatu dira Bilbon eta 1.200 baino gehiago mundu osoan zehar

3 min.

Larunbat honetan, egin bat Fair Saturday egunarekin. 110 ekitaldi baino gehiago antolatu dira Bilbon eta 1.200 baino gehiago mundu osoan zehar

Hilabeteak daramatzagu iragartzen eta hementxe da, jadanik. Larunbat honetan Fair Saturday izango da, LABORAL Kutxak babesten duen eragin sozial handiko kultura-mugimenduaren eguna. Dagoeneko prest dago dena, baina zerbait faltako zaigu zu ez bazaude. Beraz, aukeratu programatutako ekitaldietako bat.

Zure zain egongo gara zineman, antzerkian nahiz kalean, baita azaroaren 29ko irekiera-kontzertuan ere, ostiralean, Miribillako Bilbao Arenan eta Bilboko Pio Baroja plazan, bertan eremu berezi bat moldatu baitugu tokiko banden rock-jaialdirako. Den-dena kontatuko dizugu, ezertxo ere ez galtzeko. Eta gogoratu: ikuskizun gehienetan zeuk erabakiko duzu zenbat ordaindu, 2019ko Fair Saturday ekimenaren bidez laguntzeko.

Aukeratu ekitaldi bat: egitarau fisikoa gure bulegoetan har dezakezu

Fair Saturday egunean parte hartzeko modu asko daude, artista gisa, boluntario gisa, proiektu sozial gisa, babesle gisa edo kultur ekitaldi baten ikusle gisa, zuk larunbatean horrela parte hartzea espero baitugu. Makina bat aukera duzu. Bilbon bakarrik 117 antolatu dira; kopuru ikaragarria, benetan. Baina hori hasiera baino ez da, Bizkaia osoan izango baitituzu jarduerak.

Zer ikuskizun antolatu diren jakin nahi baduzu, jaso programa fisiko bat LABORAL Kutxaren bulegoetan edo kontsultatu zerrenda. Larunbatean ikusiko dugu elkar, antolatu diren antzerki, dantza, erakusketa edo tailerretan. Edo, nahiago baduzu, joan zaitez Bilboko erdigunean moldatu dugun rock-eremura.

Gazte Rock Fair Saturday Bilbon eta Euskal Dantza Eguna Arrasaten

Gazteak Fair Saturday 2019 mugimendutik kanpo geratzerik nahi ez dugunez, tokiko rock-taldeen jaialdia antolatu dugu Bilboko Pio Baroja plazan. Larunbatean, 19:00etatik 23:30era, Niketz, Blue Hole, Haxotz eta Oinutsik Erromeria taldeek joko dute bertan. Ezin duzu aukera hori galdu. Ez kezkatu eguraldiagatik, karpa bat ezarriko baitugu ezerk ere plana honda ez diezagun.

Gainera, estreinakoz, Arrasaten izango gara, LABORAL Kutxaren egoitza nagusia dagoen herrian. Bertan, Euskal Dantza Eguna antolatu dute, MondraVember elkartearen alde. Gizonezkoen gaixotasun espezifikoak ikertzeko fondoak lortzen ahalegintzen da aipatutako elkartea.

Ostiralean hasiko da dena, kontzertu sinestezin batekin

Gau ahaztezina izango da. Ikuskizun interaktiboa, hunkigarria eta berritzailea izango da, eta musikaren historiako 24 abesti handi jo eta abestuko dituzte 1.000 artista inguruk: musikaletakoak, soinu-bandak, abesti klasikoak, popeko kanta arrakastatsuak eta euskarazko abestiak.

Bilboko Udalaren Musika Bandak ere hartuko du parte, Bilboko eta Bizkaiko abesbatzarik ezagunenetako batzuekin batera: Bilboko Koral Elkartea, Rossini Abesbatza, Bilbao Musika eta Barakaldoko Schola Cantorum, besteak beste. Agerlekuan izango dira, halaber, Zea Mays; nazioartean ospe handia duten tokiko solistak, hala nola Marta Ubieta eta Mikeldi Atxalandabaso; nazioarteko zenbait artista, Mairi Campbell, adibidez; eta beste zenbait artista, Urko kantautorea, Miren de Miguel, Eley duoa edo Pascual Molongua artista bilbotarra, esaterako.

Nazioartean gero eta hedapen handiagoa duen mugimendua

Fair Saturday eragin sozial handiko kultura-mugimendu bat da eta azaroko azken larunbatean antolatzen da, Black Fridayren biharamunean. Egun osoan zehar, mundu osoko eragile kulturalek parte hartzen dute eta, aldi berean, beraiek aukeratutako proiektu sozial bati laguntzen diote.

LABORAL Kutxaren gisako erakundeen laguntzarekin, mugimendua, 2014an sortua, izugarri ari da hazten. Aurten 180 hiritan egingo dira ekitaldi kulturalak eta 12 egoitza ofizial egongo dira Europan, Estatu Batuetan eta Latinoamerikan. 200.000 lagun baino gehiago espero dira eta programatu diren 1.200 ekintza kulturalek 10.000 artista inguru elkartuko dituzte. Horiek guztiek askatasunez eta beren borondatez erabakiko dute zenbat diru eman aukeratutako gizarte-mugimenduari. Fair Saturday ekitaldiak 1.000.000 eurotik gorako gizarte- eta kultura-eragina izatea espero da.


Zein da zure erreakzioa?