Finantzaketa behar duzu? Hona hemen 10 arrazoi finantzaketa lortzeko

Finantzaketa behar duzu? Hona hemen 10 arrazoi finantzaketa lortzeko

3 min.

Finantzaketa behar duzu? Hona hemen 10 arrazoi finantzaketa lortzeko

Zure proiektuarentzat edo enpresarentzat finantzaketa lortzea planifikatu behar duzu. Oscar Muguerzak, Enpresentzako Negozio Garapeneko zuzendariak,   “La guerra de la financiación. Episodio III”, artikuluan esaten zuen bezala, bankuak zure enpresa aztertuko du negozioan izan ditzakezun arriskuak zenbatzeko eta aurreikusteko. Ondorioz, kalkulu horien arabera, finantzaketa ematea ala ez ematea erabakiko du.

Hori dela-eta, Oscar Muguerzak bere artikuluan aipatutako zenbait aholku gogorarazi nahi dizkizugu, beste berri batzuk ematearekin batera, bankuaren mintzairan hitz egin eta finantzaketa lor dezazun:

1- Erakutsi zenbakiak

Bankura joatean, onena da zure enpresaren zenbakiak eta bilakaera-koadroak mahai gainean jartzea. Atera zure Excel orria eta arrazoitu datuak, eskertuko dizute eta.

2- Aurkeztu arriskuak

Banku guztiek jakin badakite finantzaketa emateak bere arriskuak dituela, baina zuk aurretik kalkulatzen badituzu, Muguerzak bere artikuluan berresten duen moduan, pertsona zuhurra zarela emango duzu. Finantza-arloko arriskuez gain, negozioarenak berarenak diren beste batzuk erakutsi beharko dituzu; hala nola, bezero-motak, kobratzeko eta ordaintzeko moduak, inbertsioak, kokapena,…

3- Ausarta izan

Gogoratu bankuak denbora askorako jarriko duela dirua zure negozioan, eta ziur egon nahi du. Emaiozu, beraz, segurtasuna. Ez ezazu zalantzarik agertu.

4- Lotura izan kreditua eskatzen duzun erakundearekin

Erakunde horretako bezeroa bazara, konfiantza handiagoa izango dute zurekin beste banku batetik datorrenarekin baino; izan ere, pentsa dezakete zure bankuak ez dizula dirurik eman. Finantzaketa eskatzen diozun bankuan badituzu zure kontuak edo harekin lan egin ohi baduzu, haiengan konfiantza duzula erakutsiko duzu, eta hori, ziur aski, alderantziz ere horrela izango da.

5- Finantza-arloan historial egokia

Bankuak zuri buruzko lehen mailako informazioa du. Espainiako Bankuko Arriskuen Informazio Zentralak (CIRBE) zure kreditu-historialaren berri ematen dio hilero. Txosten horietan ikus daiteke zure betebeharrak bete dituzun edo zor asko dituzun. Hortaz, eskatu zure datuak CIRBEri eta egiaztatu ondo daudela.

6- Ondo azaldu zein den zure negozio-eredua

Ez agertu zalantzarik zure negozio-eredua azaltzerakoan. Adierazi nondik lortzen dituzun diru-sarrerak eta nola izango den iraunkorra. Zehaztasun gutxi eman, zertan oinarrituko den, zeintzuk diren aukerak, horiek guztiek eragina baitute finantzaketa ematea erabakitzerakoan.

7- Erakutsi finantzaketari esker zure negozio-bolumena gehituko duzula

Bankuak finantzaketa eman behar badizu eta horrekin zure salmentak gehitu ordez, zure zorra gehitzen bada, ez da bideragarria izango. Finantzaketa askotan beharrezkoa da hazteko, negozioa nazioartekotzeko, espazioa handitzeko,… Horiek bai, arrazoi onak izango dira finantzaketa lortzeko.

8- Izan pasiboa zure eragiketa bermatzeko

Kreditu bat bermatzeko orduan, ia mundu guztiak ondasun higiezinetan pentsatzen du. Badira, ordea, bestelako berme batzuk; hots, akzioak, gordailuak, epe finkoak, inbertsio-funtsak,… Bankuak horiek ere onartzen ditu abal gisa.

9- Jarri kapitala proiektuan

Zure patrikako dirua jartzen baduzu, bankuak zure konpromisoa ikusiko du. Saia zaitez kapital osoa bankukoa ez izaten, baizik eta zu ere inplikatzen.

10- Erakutsi zure proiektuak interesa piztu duela

Proiekturako ideia bat baduzu, erakutsi zure bezeroak izan daitezkeenei, interesatuta egonez gero, bankuari bideragarriagoa irudituko baitzaio zure proiektua.

Eta gogoratu LABORAL Kutxan enpresa, autonomo, profesional eta merkataritza-jardueraren bat duen guztien eskura jarri dutela enpresa-proiektuentzat berariaz diseinaturiko plana, 2.000 milioi eurokoa. Gainera, konpromisoa hartu dute 5 lanegunen barruan erantzuna emateko, eskaerak eta beharrezko dokumentazioa jasotzen dutenetik zenbatzen hasita.

 

 


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Finantza azterketa