Fintech sektorea, etorkizuna duen negozioa?
2016-04-29
Fintech sektorea, etorkizuna duen negozioa?
Finantzen eta teknologia berrien batasunak fintech izeneko joerari bide eman dio. Horrek negozio-eredu eta finantza-zerbitzu berriak sortzea ahalbidetu du, horien artean batzuk oso ezagunak direnak, esaterako, crowdfunding edo mikro-mezenasgoa (dirua biltzeko plataformak), eta, baita, sakelako telefono bidezko ordainketa ere; azken horrek sarbide handia izan du kasik sukurtsalik ez dagoen herrialdeetan. Alabaina, fintech ETE-etako finantzetako profesional gehienen artean ez da oraindik horren ezaguna. Hauek argudiatu dituzten arrazoien artean batzuk aipatzearren honako hauek aipa daitezke: horrelako produktu batek euren enpresari nola lagun diezaiokeen ez jakitea edo euren enpresen beharretara egokitzen den eskaintzarik jaso ez izana. Beraz, fintech zer den eta gure enpresari mesede nola egin diezaiokeen jakiteko onena horri esker sortu diren negozio-motak ezagutzea da.
Fintech sektorean garatu diren negozioak
- Finantzaketa lortzen laguntzen duten plataformak: horiei esker, ETE-ek kreditua modu arinean eta soilean lortzen dute, baina dirua maileguan emango dutenak beraiek izateko aukera ere badute.
- Enpresa bateko gastuak administratzeko eta kontabilizatzeko zerbitzuak: aski da Smartphone bat aplikazioa jaisteko. Zerbitzu honek zure sakelako telefonotik gastuen txostenak egiteko aukera ere ematen du.
- Bankuko kontuetan iruzurrari aurrea hartzea: Hauek, denbora errealean, kontuaren jabea ez den erabiltzaile bat transakzioren bat egiten ari dela detektatzen dute.
- Sakelako telefono bitartez dirua bidaltzea: Aplikazio hauek beste erabiltzaile batzuei zenbateko handiak nahiz txikiak transferitzeko beharra duten erabiltzaileei zuzenduta daude.
Zeure fintech start up propioa sortu nahi?
Europan, fintech sektorea arrakasta handia ari da lortzen, finantza-zerbitzu berrietan inbertsioak gehien hazten diren merkatua baita. Alabaina, sektore horretan start up bat sortzeko abenturan murgildu aurretik, bidean topatu ditzakezun eragozpenez ondo informatzea beharrezkoa da. Espainian, finantzaketa kreditu-erakundeek hartuta dute, %90a inguru; horrek benetan ondo egitea eskatzen dizu.
Horretaz gain, kontuan hartu behar duzu Europaren baitan, Espainia fintech-aren sektorea gutxien araututa dagoen herrialdeetako bat dela eta, seguruenik, ez duzu zeri heldu jakingo harik eta esparru juridiko zehatzagoa finkatzen den arte.
#Egin nahi izanez gero, Laboral Kutxa-k zure proiektuak gauzatu ditzazun animatzen zaitu –gogoratu Orain Plana abian dugula 2.000 milioirekin–. Horra finantzaketa eskatzerakoan lagun diezazuketen aholku batzuk:
- Negozio-eredua probatzea, funtzionatzen duen ikusteko.
- Zerbitzua martxan egon aurretik bezeroak konprometitzea: zure inbertsiogileek interesa piztu duela ikusiko dute.
- Bereizi: finantzaketa eskatzen duzunean, garrantzitsua izango da gainerakoengandik bereiztea.
- #Egin: buruan duzun proiektu hori gauzatzen ez baduzu, damutu egingo zara.
Zein da zure erreakzioa?