Gabonetan Internet bidez seguru erosteko zazpi aholku

Gabonetan Internet bidez seguru erosteko zazpi aholku

2 min.

Gabonetan Internet bidez seguru erosteko zazpi aholku

Gabonetan Internet bidez erosi nahi duzu? Badakizu nola saihestu iruzurrak merkataritza elektronikoko eragiketetan? Ziur ez bazaude, ez kezkatu. Aholku sinple batzuk ditugu zuretzat. Sarean denda fisiko batean bezain eroso erosi dezazun.

Jarduera handiagoa Gabonetan

Logikoa den moduan, Gabonetan handitu egiten da merkataritza elektronikoko jarduera. Google-en kontsumo-ohiturei buruzko azterlanaren arabera, joan den urtean kontsumitzaileen % 66k online moduren bat erabili zuten opariak bilatzeko (oparien % 30 smartphone bidez egin ziren) eta kontsumitzaileen % 29k Internet bidez erosten amaitu zuten. Bestalde, duela gutxi erabiltzaileei online bankuari eta Sareko erosketen inguruko merkataritza elektronikoari buruzko galdeketa bat egin genien, eta kontsumitzaile askok online jarduteko orduan oraindik ere nolabaiteko mesfidantza agertu zuten. Gainera, ordainketa-metodoei buruzko informaziorik ezaz kexatu eta iruzur birtualarekiko beldurra adierazi zuten.

Zer egin segurtasun eta lasaitasun osoz erosteko?

Zazpi aholku hartu behar dira  kontuan:

  • Egin erosketak webgune seguruetan. Eskaera-prozesua ingurune seguru batean egiten dela egiaztatzea komeni da. Nola? Helbidea “https” bidez hasten dela edo URL helbidearen ezkerraldean giltzarrapo bat agertzen dela frogatuz. Horrela, emandako informazioa kodetuta dagoela bermatzen da, web orria segurua delako, hain zuzen.
  • Ez fidatu produktuen ohiko prezioa baino askoz kostu txikiagoa duten eskaintzez. Kasu batzuetan, erabiltzailearen bankuko datuak hartzeko erabiltzen dituzte deskontu ikaragarri horiek. Sen onak eskaintza benetakoa ez dela konturatzen lagun diezaguke: ezinezkoa badirudi, ezinezkoa izango da seguruenik.
  • Egiaztatu bidalketa-gastuak eta egin eragiketen jarraipena. Erosi aurretik, bidalketa-gastuak prezioaren barnean sartzen diren edo ez ziurtatzea komeni da; izan ere, batzuetan produktua garestiagoa izan daiteke gero bidalketa-gastu altuegiak gehitzen bazaizkio. Era berean, txartelarekin egiten diren gastuen jarraipena egitea komeni da. Zentzu horretan, LABORAL Kutxak Mugikorreko Alerten Zerbitzua eskaintzen du txartelen edo Online Bankuaren bidez eragiketa ekonomikoak egiten diren bakoitzean.
  • Kontsultatu itzulketen politika. Online dendek dirua itzuli behar dute eroslea produktuarekin gustura ez badago. Gainera, itzulketen politikari buruzko informazioa eskaini behar dute.
  • Aseguru gehigarriak. Banku batzuek doako aseguru-zerbitzu gehigarriak eskaintzen dituzte beren txarteletan, ordainketak egiteko orduan. LABORAL Kutxak lapurreta- edo galera-kasuetan egindako iruzurrezko erabilera estaltzen du bere txartel guztietan, horrela, erabiltzailearen segurtasuna sendotuz.
  • Erosi bezeroarentzako arreta-zerbitzu egokia eskaintzen duten saltoki birtualetan. Sarean saltzen duten plataforma guztiek konpainiaren identifikazioa, posta-helbidea eta harremanetan jartzeko inprimaki bat eskaini behar dute erabiltzailearekin zuzenean harremanetan jarri ahal izateko.
LABORAL Kutxa teknologia berriekin

Ohi bezala, LABORAL Kutxan segurtasun-sistema berrienak garatzen eta ezartzen ditugu informazio-sistemen konfidentzialtasuna, segurtasuna eta erabilgarritasuna bermatzeko. Zalantzaren bat baduzu edo galdera edo iradokizunen bat planteatu nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan blog hau, Twitter, Facebook edo Bezeroarentzako gure Arreta Zerbitzua erabiliz.


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Internet bidez erosi Aseguruak