Galarleiz Mendi Maratoiaren XX. urteurrenerako 5 dortsal zozkatzen ditugu

Galarleiz Mendi Maratoiaren XX. urteurrenerako 5 dortsal zozkatzen ditugu

2 min.

Galarleiz Mendi Maratoiaren XX. urteurrenerako 5 dortsal zozkatzen ditugu

ACTUALIZACIÓNHauek dira zozketaren irabazleak:
  • Iñako Moro
  • Ana Sesumaga
  • Rafa López
  • Ruben García
Zorionak!
Hogei urte! Azkar esaten da, baina ez dago bi hamarkada bete dituzten eta hain osasun ona duten lasterketa askorik. Horietako bat Galarleiz mitikoa da, gure ingurunean egin zen aurreneko mendi-maratoietako bat. Parte hartu nahi duzu? Lasterketa, martxa edo bizikleta modalitateetan parte har dezakezu. Gainera, post honetan aurkituko duzun izena emateko formularioa betetzen baduzu, doan parte hartu ahal izango duzu, datuak eman dituzuen guztien artean 5 dortsal zozkatuko baititugu. Aurreko urteko zozketan dortsal bat irabazi duenetariko bat bazara, ez arduratu, berriz ere parte har dezakezu! Dortsalak probaren aurreko egunean hartu ahal izango dira, Zallako Zinema-Antzokian edo lasterketaren egun berean, San Pelaioko irteeran.

Lasterketaren fitxa:

Eguna: Uztailak 12.

Modalitateak: Mendi-martxa, oinezko lasterketa eta mountain bikea. Aurtengo berritasunen artean modalitate mistoa dugu. Modalitate horrek ez ditu batuko bikote bakoitzeko kideen denborak, aldi berean helmugara denborarik onenean heltzen den bikotea sarituko du.

Ordutegiak: Mendi-martxa 8:00etan, oinezko lasterketa 09:30ean eta mountain bikea 11:00etan. Zerbitzuen eta kamioien ordutegiak hemen ikus daitezke.

Ibilbidea: 42 kilometro menditik, San Pelaiotik Zallara. Hemen ikus eta behera karga dezakezu tracka.

Dortsalak jasotzea: Uztaileren 11n Zallako Zinema-Antzokian, 16:00etatik 21:00etara egingo den ekitaldian, baita igandean ere, San Pelaioko irteeran.

Izena emateko: Apirilaren 1etik 1.000 lasterkarik izena eman arte. Parte hartzaileek lasterketa amaitzean domina eta “Amaituta” kamiseta jasoko dituzte. Aurtengo berritasunetako bat da izen-emateak ekainaren 15era arte itzul daitezkeela, eta behar bezala justifikatzen bada, baita geroago ere.


Zein da zure erreakzioa?