Gasteizeko Maratoi-Erdirako 2 zenbaki zozketatzen ditugu

Gasteizeko Maratoi-Erdirako 2 zenbaki zozketatzen ditugu

1 min.

Gasteizeko Maratoi-Erdirako 2 zenbaki zozketatzen ditugu

Zorionak irabazleei, Ion Albisu eta Eneko Íñiguez!
Urte erditik gora geratzen da. Baina apuntatu dezakezu data egutegian: abenduaren 18a. Egun horretan egingo da Gasteizeko Maratoi-Erdia. Duela ia berrogei urte hasi ziren lehiaketa hau antolatzen eta LABORAL Kutxan 2 zenbaki zozketatzen ditugu edizio honetarako. XXXIX. lasterketa hau berrikuntza askorekin dator, besteak beste, epeari dagokionez. Zabaldu da jada izena emateko aukera eta abuztuaren 31a bitartean jarraituko du irekita. Dortsala 21 eurotan jarri dute baina hor azpian duzun inprimakia betetzen baduzu doan lor dezakezu.

Ibilbidea aurreko urteetakoa izango da helduen lasterketarako. Lasarteko errepidetik hasita sei buelta eman behar dira, Mendizorrozarako aparkalekuraino. Haurrentzako lasterketa ere urterokoa izango da, atletismo pistatik abiatuta. Beraz, ez dago aitzakiarik, ez adinari dagokionez, ez bestelakorik. Hartu parte eta bete imprimakia! Zozketan dauden bi zenbakietatik bat irabazten baduzu geuk abisatuko dizugu zozketa egiten dugunean. Zorte on!


Zein da zure erreakzioa?